Bizkaiko bi herriko tabernatan sartu da Ertzaintza
GARA | IGORRE
Dignidad y Justicia elkarte ultraeskuindarrak Igorreko Axular herriko tabernari «terrorismoa goratzea» eragozteko jarritako salaketa dela-eta, Ertzaintza bertaratu zen atzo arratsaldean. Lekukoek azaldu zutenez, tabernari argazkiak egin zizkioten eta zerbitzaria identifikarazi zuten.
Gaur edo hurrengo egunetan bueltatuko direla jakinarazi zieten bertan zeudenei, argazki, material eta muralak kenduta ote dauden ikusteko.
Santutxun beste hainbeste gertatu zen, izan ere ertzainek presoen argazkiak kentzeaz gain, tabernaria identifikarazi zuten.