GARA > Idatzia > Euskal Herria

Olatzagutian errauste-planta jartzearen aurka azaldu dira inguruko herrietako alkateak

Olatzagutiko Portland enpresan hondakinak errausteko proiektuaren aurka azaldu dira Sakana, Lizarralde, Ameskoa eta Lautadako alkateak, eta larunbatean Altsasuko manifestaziora joateko deia egin dute.

p017_f02_148x096.jpg

GARA | OLATZAGUTIA

Sakanako, Lizarraldeko eta Ameskoako alkateek Olatzagutiko Portland enpresak hondakinak erretzeko duen proiektuaren aurka daudela adierazi zuten atzo egin zuten agerraldian. Arabako Lautadako alkateek ere egitasmo honekiko desadostasuna agertu zuten ohar baten bidez.

«Ez digu balio, faltsua delako, Portland enpresak lanpostuen argudioa erabiltzea, errauste-planta paratzeko erabakia enpresaren interes ekonomikoetan eta ez langileen mesedetan oinarritzen dela gaineratuz.

«Erraustegia ez da biderik onena hondakinak tratatu edo kudeatzeko. Are gehiago, erraustegiak hondakinak tratatzeko arriskutsuak dira. Hondakinak erretzean, erraustegiek jariatzen dituzten elementu kutsagarriek kalte handia eragiten dute pertsonengan, haizean, animaliengan, uretan», azaldu zuten alkateek, horretarako bestelako irtenbide egokiago batzuk badaudela nabarmenduz. Hori dela-eta, egitasmo honen gaineko hausnarketa egin eta ondorioak atera ondoren, irtenbideak aurkitzeko eskatu zuten.

Ildo horretan, hondakinak tratatzeak eta birziklatzeak herri hauetan atxikimendu handia lortu dutela gogorarazi zuten.

Gauzak horrela, larunbatean manifestazioa egingo dute Altsasun, arratsaldeko seietan abiatuta. «Erraustegiak osasunari, ekonomiari eta ingurumenari dagokionez eragingo lituzkeen kalteak ekiditeko beste aukera bat posible dela aldarrikatzeko beste aukera bat izanen dugu», nabarmendu zuten udalerrietako agintariek.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo