GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Laida, Kontxi eta Maria Patxi Alkortaren alabak

Esker ona, Patxi Alkortari egindako omenaldiagatik

Sekula ahaztuko ez dugun eguna izan zen joan den martxoaren 11. Ohore handia da guretzat Aiztondo Klasikoa Patxi Alkorta Memoriala izendatzea aurrerantzean. Aitari egindako omenaldia handia izango zelakoan geunden, baina etxe aurrean eta sagardotegian bizitakoak hamaika bider gainditu zuen espero genuena.

Omenaldia benetan hunkigarria, polita eta txalotzeko modukoa izan zen. Lan bikaina, antolatzaileek egindakoa. Mila esker, hau guztia antolatzen aritu zareten guztioi: Pepo, Karlis, Peru, Aiztondo Klasikoa batzordeko kide guztiei... baita honako hauei ere: gurasoen etxe aurrean eta sagardotegian bildu zineten guztioi; gurasoen kuadrillakoei eta lagunei; Oinkari Dantza Taldeari, Eneko Arteaga eta Iñaki Lizasori; Karlis eta Maxariori, argazki-proiekzio hunkigarriagatik; Behar Zana Elkarteari aita ohorezko bazkide izendatzeagatik; Irrintzi Elkarteari; Benta Aldeako Unai eta bere familiari; Mapfreko, Miriam eta Janireri; Mujika, Cabestany, Lejarreta, Olano, Zubillaga, Txitxi, Aberasturi, Izquierdo, Neira, Cuevas, Gorostidi, Rigo, baita Angel eta Txemari ere; X. Usabiaga, Urraburu, Dani, Lezeta, Truebari...; Mendiburu, Larrayoz, Miner, Peke, Imaz, Almandoz, Soto, Paco Etxeondo, Egibar, Asti, Arrieta, Ugarte, Erentxun, Sanz, Ginerri...; garai batean Zizurkilgo Danena Kirol Elkartean aritu ziren Irazu, Zaldua, P. Usabiaga, azaroan hil zen J. R. Usabiagari... garindarrei...; gogoan dugun Peli Egañari; aitak hainbeste estimatzen zuen Juan Querejeta medikuari bihotz-bihotzez eta Mutio eta Doroteori; bertsolariei, txiste-kontalariari eta hain gogoko zuen Incansables txarangari eta azkenik mila esker gurekin bildu nahi eta ezin izan zenuten guztioi.

Inor ahazturik utzi badugu, nahi gabe izan da eta hari ere gure eskerrik beroenak.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo