GARA > Idatzia > Kultura

LITERATURA

Euskal literatura Abu Dhabiko Book Fair azokan izango da

Euskal literaturak tokia izango du aurten Abu Dhabin, Book Fair izeneko azokan, euskarazko liburuak izango baitira Literature Across Frontiers (LAF) erakundearen salmahaian. Etxepare Euskal Institutuak eta LAF erakundeak sinatu duten hitzarmenari esker izango dira euskarazko lanak elkarteak Abu Dhabiko azokan duen erakustokian. Hizkuntza, irakaskuntza, soziolinguistika, literatura zein gastronomiari buruzko euskal kulturaren alor ugaritako lanak izango dira eskuragarri bertan.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo