GARA > Idatzia > Mundua

ipar korea

Ipar Koreak kohetea jaurtitzeko prestaketa lanak hasi ditu

Ipar Korea apirilaren erdialderako jaurtitzeko moduan izan nahi duen kohetearen erregai deposituak betetzen hasi zen atzo, nazioarteko komunitateak proiektua bertan behera uzteko eskatu badio ere. Piongiangek izua eta haserrea sortu zuen martxoaren 16an, Ipar Koreako sortzailearen -Kim Il-Sun- mendeurrena ospatzeko, apirilean irismen handiko satelite zibila izango duen kohetea jaurtitzeko asmoa duela adieraztean.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo