GARA > Idatzia > Euskal Herria

Lekeition herritarren iradokizunak jasotzen ari dira aurrekontuetan

GARA | LEKEITIO

Martxoaren 27an egindako batzarrean, Lekeitioko Udalak herritarren parte hartze bidez egindako aurrekontuen zirriborroa aurkeztu zuen. Hor jasota dagoenez, 2012rako aurrekontuetan, berrikuntzen artean, musika eskolaren alde egitea, Lekeitioko emakumeen historia jasotzeko ikerketa beka eta euskara teknikarien lanpostua egonkortzeko apustua daude.

Gastuak murrizte aldera hartuko diren neurriak, aldiz, energia elektrikoaren aurrezpena edota lorezaintzaren berrantolakuntza izango lirateke. Horiek horrela, apirilaren 9ra arte (astelehena) aurrekontuari buruzko iradokizunak egiteko aukera zabaldu diete herritarrei. Bestalde, behin betiko aurrekontuak onartzeko azken batzarra noiz izango den zehazteke dago oraindik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo