GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Trinketea

Rober Uriarte, bizkaitarren maila Ipar Euskal Herrian erakusten

Abadiñarrak eta Inhar Ugarte getxoztarrak Xingar Feriako torneoko finala jokatu dute.

p045_f01.jpg

Asier AIESTARAN

Pilota mundua jarraitzen duten zaleentzat izen ezaguna da Rober Uriarterena, abadiñarra Asperekin profesional gisa aritu baitzen 2006. eta 2009. urteen artean. Aurrelariak ez zuen, ordea, zorte handirik izan maila nagusian, eta orduz geroztik afizionatu mailan aritu da, trinketeko lehiaketetan batez ere.

Hegoaldeko lehiaketa ia guztiak irabazita, bizkaitarrak Ipar Euskal Herrian bere maila erakusteko aukera izan du azken hilabeteotan, atzo bertan azkenekoz, urdaiazpikoaren feriako torneoko finala jokatu baitzuen Baionako St. Andre pilotalekuan Inhar Ugarte getxoztarrarekin batera, Rene Muscarditz eta Julien Arbeletcheren profesional ohien aurka.

«Guk San Blas jaietan egiten den torneoan Iparraldeko pare bat bikote gonbidatu genituen, eta orain beraiek gonbidatu gaituzte gu. Saiatu dira bikote orekatuak egiten eta partida politak irten dira. Orain 15 egun maila ona eman genuen finalerdian, baina guk irabaztea ezustekoa izan zen denentzat, guretzat ere bai», aitortu du Rober Uriartek azken esperientzia horri buruz galdetuta.

Hala ere, hau ez da izan Bidasoaz bestaldeko profesionalekin aritu den lehen aldia. «Aspen jokatzen nuenean txapelketaren bat jokatu nuen han buruz buru. Baina Aspekoa amaitu zenean afizionatu mailan jokatzen ibili naiz, Bizkai aldean batez ere. Hemengo txapelketa gehienak irabazi izan ditugu, GRAVN, Elite eta gainontzekoak», azaldu du atzera begiratuta.

Berriki sortu zaion aukera, aldiz, bestelakoa da. «Baionan egunero jokatzen dute, eta gu normalean eguenean joaten gara», aipatu digu. Hori bai, argi onartzen du antolatzaileak partidak orekatzen saiatzen direla: «Nik Arizmendirekin jokatzen badut, eta beste bikotean Ozafrain badago, atzelari onenetako bat, berari aurrelari `baxuagoa' jartzen diote».

Horregatik, agian, bizkaitarrak ez du profesional onenekin egunerokoan parez pare aritzeko aukera handirik ikusten. «Profesional mailan beraiek beren artean jokatzen dituzten txapelketak beste gauza bat dira. Hor sartzea ez dut uste batere erraza izango denik. Guk gurea egin behar dugu, deitzen digutenean joan, ahalik eta maila onena eman, eta jarritako partiduak irabazten saiatu», dio.

Bizkaiko taldetxoa

Baina Rober Uriarte ez da Bizkaian trinketa lantzen ari den pilotari bakarra, jo eta ke dabilen lagun talde bateko kide bat gehiago baizik: «Orain GRAVN txapelketa ari gara jokatzen eta Bizkaian, nagusi mailan, nahiko talde ona daukagu. Hor daude Mikel Gonzalez, Antxia, Inhar Ugarte eta beste hainbat. Astean zehar Abadiñon trinketean pare bat entrenamendu egiten ditugu eta nahikoa maila ona dagoenez kalitatezko saioak izaten dira. Eta hori kantxan ikusten da».

Beraz, Iparraldean jokatzeko aukera hobetzeko prozesu horren barruan kokatzen du Roberrek: «Eskertzen da Iparraldetik ere noizean behin deitzea, ikasteko balio digu, han asko jokatzen dutelako». Hori bai, beti ere irudi ona emateko borondatearekin. «Hegoaldean jokatzen dugunean askotan ez da inor egoten gu ikusten, baina han edozein egunetan 80-100 pertsona egon daitezke. Saiatzen gara hango jendea pozik uzten».

Azkenik, ezker paretaz galdetuta, hiruzpalau hilabete daramatzala jokatu gabe onartu digu, baina laster hasiko dela udako sasoia prestatzen. «GRAVN txapelketa amaitzen denean hasiko gara entrenamendu batzuk egiten. Kantxan apur bat jarri eta eskuak landu, herriko jaietan partiduren bat izango delako».

Oñatz y San Miguel siguen pletóricos

La txapela del Sagardoaren Txapelketa les ha sentado de maravilla a Oñatz y San Miguel, ya que barrieron de la cancha a Urriza y Barrenetxea IV por 40-21. El andoaindarra jugó a la altura de Urriza, y San Miguel fue muy superior a Barrenetxea IV. Los azules aguantaron solo hasta el empate a dos, después ya no hubo igualdad en ningún momento del partido.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo