Aberri Eguna urrats berrien aurrekari izan dela dio Independentistak sareak
Iruñea zapi berdez bete ostean, Aberri Eguna urrats berrien aurrekari izan dela adierazi zuen atzo Independentistak sareko kide Garbiñe Buenok. Era berean, independentzia eztabaida politikoaren erdian dagoela jada, eta sektore eta esparru berrietara zabaltzen ari dela iritzi zion. Eusko Alkartasunako Ikerne Badiolaren ustez, XXI. mendeko independentismoaren oinarriak finkatu ziren igandean, Iruñean.
GARA | DONOSTIA
Nafarroako hiriburua zapi berdez bete eta hurrengo egunean, Aberri Eguna urrats berrien aurrekaria dela esan zuen atzo Independentistak sareko Garbiñe Bueno kideak. Honekin batera, independentzia, «zorionez», eztabaida politikoaren erdian dagoela eta berau agendan «indarrez» sartu dela adierazi zuen.
Independentistak sarekoen iritziz, «alferrikakoak dira aurtengo Aberri Eguna hauteskunde aurreko giroan edo alderdien arteko lehian» kokatzeko saioak. «Independentziari begira jarrita gaude jada gero eta euskal herritar gehiago», berau sektore eta esparru berrietara zabaltzen ari dela iritziz.
Ondorioz, Aberri Egunaren «arrakastak» independentziaren aldeko herri mugimendu zabal, anitz eta berritzailearen «heldutasunaren berri» ematen duela esan zuen Buenok. Iruñean batutako jendetza alderdi, koalizio, sektore edo bestelakoekin identifikatzeko nahia erakutsi dutenen jarrera ere kritikatu zuen, «atzean dagoen indarraren garrantzia» ezkutatzeko egiten dutela argudiatuz.
Presio poliziala
Independentistak sareak hizpide izan zuen halaber Iruñean izandako polizia andana, eta urteetan demokratikoki ideia guztiak defendatu daitezkeela entzun arren, polizia «soilik» independentisten mobilizazioetara bidaltzen dutela kritikatu zuen. «Ez da normala, ez dugu normaltzat hartu behar, espainiar poliziek manifestazio independentista baten inguruan honelako muntaia egitea», esan zuen Buenok. «Gobernu espainoleko arduradun batekin bildu ginen duela egun batzuk honelakorik nahi ez genuela adierazteko eta erantzuna begi bistakoa izan da».
Hala eta guztiz ere, bertaratutakoak ez zirela «kokildu» eta Independentistak sareak «olatu berde erraldoia indartu, egituratu eta are eraginkorrago bilakatzeko erronkari» eutsi nahi diola gaineratu zuen Buenok.
XXI. mendean
Bestalde, Eusko Alkartasunako Komunikazio arduradun Ikerne Badiolaren hitzetan, XXI. mendeko independentismoaren oinarriak finkatu ziren Iruñean, bide demokratikoen bidez Europar Batasunaren barnean Euskal Estatua lortzeko lanean ari dena. Bertan bildutako milaka independentistek, alderdi interes hutsen gainetik, herri onura lehenesten duen konpromisoa erakutsi dutela erantsi zuen.
Ibilbide horretan, EAk independentisten batasunaren alde lanean jarraituko duela jakinarazi zuen Ikerne Badiolak.
Iruñean ospatutako Aberri Egunean parte hartu zuten guztiak zoriondu zituen sareak; bereziki boluntario, laguntzaile eta musikari guztiak.
Ikerne Badiolak jakinarazi zuen nazioartean Estatu aske bat izateko eskubidea aldarrikatzen duen independentisten baturaren alde lanean jarraituko duela EAk.
El lehendakari, Patxi López, se mostró molesto por el Aberri Eguna. Consideró que con sus mensajes hay riesgo de que «Euskadi vuelva al viejo pantano del debate identitario» y aseguró que todo ello «fractura» y supone la vuelta a la política de bloques, a la confrontación y al enfrentamiento. López se expresa así en un artículo titulado «Patria sin ciudadanos» que publicó en su blog personal tras la celebración del Aberri Eguna, y en el que criticó también que «el mundo de Batasuna» ha atrapado «a todo lo que se acerca a su órbita, incluido al PNV».
El portavoz del PSE, José Antonio Pastor, manifestó en RNE que el Aberri Eguna ha sido «uno de los últimos capítulos de esa competición permanente que mantiene el PNV con la izquierda abertzale». Incidió en que ve al PNV «acomplejado» y con un «miedo cerval» de que «Batasuna» le arrebate la hegemonía nacionalista. En medios españoles se remarcó que los jelkides reunieran a 2.000 personas, muchas menos que la cita de Iruñea, donde hubo 16.000 según el recuento de GARA
Por su parte, el secretario general del PP en la CAV, Iñaki Oyarzábal, señaló en la misma emisora que vamos a asistir a una «radicalización» del PNV en su «pelea por el independentismo» con los partidos de Amaiur. GARA