GARA > Idatzia > Iritzia> Zorroztarria

Sarako Idazleen Biltzarra, urtetik urtera arrakasta handiagoa duen ezinbesteko literatur topagunea

Sarako Idazleen Biltzarra idazleen, elkarteen eta argitaletxeen topagunea da, baina horien eta irakurleen arteko harremanetarako esparru ere bada. 29 edizio ditu jada Idazleen Biltzarrak; azkena, atzokoa. Azkena eta arrakastatsuena. Izan ere, urtetik urtera garrantzi handiagoa hartuz doa Sarako hitzordu hori. Aise erran liteke Ipar Euskal Herrian euskal literaturaren topagune garrantzitsuena bilakatu dela. Atzo ehun idazle inguru izan zen; argitaletxeak ere, ugari: Ipar Euskal Herriko guztiez gain, Hego Euskal Herriko zenbait ere izan baitzen. Alta, aurtengo edizioa orain arteko arrakastatsuena izan dela erakusten duen datu gehiago ere bada. Inoiz baino aurkezpen gehiago egin ziren, gehien-gehienak euskaraz, eta hori zantzu ona izanik ere, hara bildutako jendetza arrakasta horren lekuko ez ezik, haren protagonista ere izan zen, tartean kultur arloko jende asko. Guztiek izan zuten nor omendu, aurtengo edizioak Ziburuko Jakintza elkartea eta Pier Paul Berzaitz saritu baitzituen. Eta izan zuten zer jaso ere, kantari zuberotarrak bere azken diskoaren eragilea izan zen kantua, Bitoriano Gandiagak idatzi eta berak musikatua, oparitu baitzuen sariaren eskertzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo