ALDAKETAK
Donostiako «Parchis» ikuskizunaren emanaldi bat bertan behera geratu da
Donostiako Victoria Eugenia antzokian iragarritako «Parchis» ikuskizunaren emanaldietan aldaketa bat izango da. Izan ere, apirilaren 14an 19.30erako programatutako funtzioa bertan behera geratu da. Emanaldi horretarako sarrera erosia dutenei, dirua itzuliko diete, erosteko erabili zuten bide beretik. Horiek horrela, «Parchis» ikuskizuna ikusteko aukera apirilaren 14an (17.00etan) eta 15ean (12.30ean) izango da.