
euskara
Chicagoko Unibertsitateko Koldo Mitxelena Katedra abian da
Chicagoko Unibertsitateak eta Etxepare Euskal Institutuak euskal ikasketak jorratuko dituen Koldo Mitxelena Katedra zabaldu zuten asteazkenean, apirilaren 11n. Ipar Amerikako unibertsitate-esparruan euskara eta euskal kulturaren gaineko ikasketak sustatu eta zabaltzeko helburua du katedrak. Hasierako ekitaldien artean katedrak hartuko duen lehen irakaslea aurkeztu zuten: Euskal Herriko Unibertsitateko (EHU) Fonologiako katedradun Lourdes Oñederra.