GARA > Idatzia > Euskal Herria

Txus Martini bakarrik egoteak gaitza larriagotzen diola salatu dute

GARA |

Herriraren deiari erantzunez, gazte eta ikasle mugimenduko ordezkariak Bilbon izan ziren atzo, Justizia Jauregiaren aurrean Txus Martin preso gaixoa berehala aske utz dezaten eskatzeko egindako elkarretaratzean.

Martinekin zegoen kide bakarra beste espetxe batera eraman dutela gogorarazi zuten, eta basauriarrak laguntza protokoloa ezarrita izan arren -neurri horren arabera preso sozialak ondoan dauzka 24 orduz-, ohartarazi zuten bere gaixotasunak dituen ezaugarriak direla-eta, bakardadeak eragindako sufrimendua berbera dela.

Bestalde, euskal presoen aldeko elkarretaratzeak izan ziren atzo. Antsoain (30), Arrosadia (18), Burlata (120), , Txantrea (77), Iturrama (76), Donibane (54), Eibar (65), eta Algorta (90).

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo