Atxaga The Independent sarietako finalistetatik kanpo gelditu da
GARA | BILBO
Lehenengo aldiz sailkatu zen euskarazko eleberri bat, Bernardo Atxagaren «Zazpi etxe Frantzian» (Pamiela), Independent Foreign Fiction Prize sarietako 30 lehenengoen artean. Atzo ezagutarazi zituzten lehenbiziko sailkapen horretatik aukeratu dituzten sei finalisten izenak eta asteasuarraren eleberria kanpoan gelditu da. Britainia Handian 2011n argitaratu den atzerriko liburu onena aukeratzen du «The Independent» egunkariak antolatutako sariketa honek.
Sei finalisten artean sailkatu da, esate baterako, Umberto Eco italiarraren «The Prague Cemetery» eleberri historikoa, XIX. mendean kokatua Turin, Sizilia eta Parisen. Gainerako finalistak honakoak dira: Judith Hermannen «Alice», Aharon Appelfelden «Blooms of Darkness», Yan Liankeren «Dream of Ding Village», Sjonen «From the Mouth of the Whale» eta Diego Maraniren «New Finnish Grammar».