GARA > Idatzia > Kultura

JAKIUNDEKO ZUZENDARITZA BERRIA

Pedro Miguel Etxenikeren ordezko presidentea aukeratuko du Jakiundek

Jakiundek, Zientzia, Arte eta Letren Akademiak, Osoko Bilkura egingo du ostiralean, 09.00etan hasita, Donostiako Miramar jauregian. Bertan, bere zuzendaritza organoak berrituko ditu eta hamabi kide berriren izendapena bozkatu. Akademia sustatu eta eratu ondoren bere agintaldia amaitutzat ematen duen Pedro Miguel Etxenike ordezkatuko duen presidente berria aukeratuko dute, eta aurre egin beharreko erronkak ere aurkeztuko dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo