GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Imanol Arzuaga | Hondarribia

Inpunitatea, Euskal Herrian eguneko ogia

Lehengo goizean, gosaria prestatzen nuen bitartean, irratia jarrita, beti bezala. Espainiako Auzitegi Nazionalak auzipetu egin ditu Mugituko lau ekintzaile, pasa den urtean Nafarroako lehendakaria den Yolanda Barcinari hiru opil aurpegian zartatzeagatik, sei eta 10 urteko espetxe zigor eskaerekin.

Bestea, larriagoa, Iñigo Cabacas, 28 urteko basauriarra, Athleticeko jarraitzailea, bere taldearen azken garaipena ospatzen ari zelarik, buruan sekulako kolpea jaso eta gero, lau egun Basurtoko erietxean oso larri pasata, azkenean zendu zen.

Justuki, eta ez da kasualitatea, Xuban Nafarrate gazteak, Gasteizen Poliziak gogoz egurtu zuenak, zorte hobea eduki zuen.

Beti bezala, Barne sailburuek, Martin Villatik hasi eta Aresekin bukatu, beraien bertsioak zabaltzen dituzte, inoiz errurik ez, polizia bikain aritu zen... Yolandari opila botatzeagatik sei edo 10 urteko espetxe zigorra, Xuban larriki zauritzeagatik edo Iñigo erailtzeagatik zer gertatuko zaie errudunei? Zoritxarrez, Euskal Herrian erantzuna argi dago.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo