«Gose Jokoak», errealitatearen kritika, fikzioan ezkutatua
«Harry Potter» eta «Twilight» fenomenoak pasa ondoren, beste film batek asaldatuko ditu orain zinemak. «Gose Jokoak» gazteentzako trilogia moduan jaio zen, baina helduak ere harrapatu ditu bere istorioan. Orain gainera, lehen zatian oinarritutako filma estreinatu dute, eta dirudienez, aurreko bi fenomeno horiek egindako marken antzera ibiliko da hau ere.
Maddalen LARRINAGA | DONOSTIA
Liburuen munduan eta idazleen munduan J. K. Rowling-en kasua ez da ohikoa, baina are gutxiago, Harry Potter pertsonaiaren jaiotzaren historia ezagutuz gero. Halako arrakasta izan duen pertsonaia tren batean jaio izanak trebetasun berezi bat ematen dio egileari, edo zortea dei geniezaioke agian.
«Gose Jokoak» «Harry Potter» berria dela esan daiteke, sortu duen fan fenomenoa dela-eta. Gainera, gaur eleberrian oinarritutako filma estreinatzen da, beraz «Twilight» trilogiarekin («Crepusculo» gaztelaniaz) ere alderatu daiteke. Hala ere, badu bi hauekin ezberdintasun nabari bat: beste biak fantastikoak dira, eta «Gose Jokoak» zientzia fikzioa izan arren, gaur egungo munduan oinarritzen da istorioa aurrera eramateko. Gerrak, gosea, gizarte monitorizatua, reallity show-ak...
«Gose Jokoak» gazteentzako zientzia fikziozko eleberria da, izen bereko trilogiaren lehen zatia, alegia. Idazlea Suzanne Collins da, «The Underland Chronicles» («Crónicas de las tierras bajas») sagaren egilea. 2008ko irailean argitaratu zuen Scholastic Pressek lehen aldiz.
Urtero, Ipar Amerika izan zenaren hondakinen gainean, Panem osatzen duten hamabi barrutietako hogeita lau gazte Gose Jokoetan parte hartzera behartzen dituzte, eta telebistaz ematen dute joko horietako minutu bakoitza. Kapitolioaren aginpide tiranikoaren pean bizi dira herritarrak, miseriarik handienean eta norbere barrutitik irteteko askatasunik gabe. Joko horietan Katnissek hartu beharko du parte, hamasei urteko protagonistak, eta beste partaideekin borroka egin beharko du, bakarra gelditu arte.
«Tiraniaren kontrako borrokalarien istorioa dela esan daiteke; egoera edozein ere dela, duintasunari nola eutsi. Borroka horretan, bestalde, bi borroka modu ageri dira, bortitza bata eta baketsua bestea, Katniss protagonistarekin maiteminduta dauden bi mutilek gauzatuak», azaldu du Koro Navarrok, euskarara itzuli zuenak.
Baina trilogia honek ere baditu bere berezitasunak. Izan ere, aldi berean argitaratu ziren hizkuntza ezberdinetan. Baita euskaraz ere, harritzekoa bada ere. Izan ere, normalean kalean dauden liburuetara jotzen dute argitaletxeek euskaratzeko garaian, arrakasta jakina denean. Baina Alberdaniak aurrera egin zuen berehala: «Istorioa ezagututa, liburu arrakastatsua izateko elementuak zituela ikusi genuen. Best seller bat izan arren, ona da liburua. Istorioa intrigaduna da, lehenengo orrialdetik harrapatzen zaituena», dio Ignazio Mujika Alberdaniako editoreak. Hala ere, atzera begiratuz, egia da arrakasta ez dela bat-batekoa izan, pixkana etorri da eta gehien mugiarazi duen unea filmaren estreinaldia izan da.
Koro Navarro izan zen itzultzailea. «Ez zen lan zaila izan. Luzea bai, baina ez bereziki zaila». Halere, berehalakotasun horrek zailtasunak erantsi zizkion lanari; «Eskinoso» txoriaren izena adibidez gero beste bi liburu itzuli beharko zituela jakin gabe erabaki behar izan zuen, eta egindako hautu horiek hasieran ziruditena baino garrantzitsuagoak izango zirela jakin gabe.
Sari andana
Lana luzea izan arren, amaitzeak pena eman ziola aitortu du itzultzaileak. «Nik uste dut Katniss azkenean alaba baten antzekoa zela niretzat. Edo iloba, horixe, iloba. Bestalde, liburu honi Beterri saria eman zioten: eskolako irakurleek gehien gustatu zaien liburuari ematen diote sari hau, eta hortaz, esan daiteke oso sari `egiazkoa' dela. Eta niri dagokidan aldetik, oso pozgarria izan zen».
Baina Beterri saria ez da liburuak jaso duen bakarra. Publishers Weekly urteko liburu onenetarikoa izendatu zuen 2008an, «The New York Times» egunkariak urte berean haurrentzako liburu aipagarriena izendatu zuen. Gainera, fantasiazko Cybil saria jaso zuen «The graveyard book» («El libro del cementerio») lanarekin batera eta 2009an Golden Duck saria irabazi zuen gazte eta helduentzako fikziozko liburuen atalean, beste sari batzuen artean.
Navarroren ustez, liburuak badu funtsezko klabe bat: «Suspensea. Pelikula lehen liburuan oinarritzen da, baina suspensea hiru liburuetan mantentzen da. Azken-azkeneraino ez dugu jakingo Katnissek zertan bukatuko duen. Eta 1.200 folio dira! Arrakastaren beste arrazoi bat pertsonaiak oso sinesgarriak direla da, hezur-haragizkoak gertatzen dira. Eta bestalde, liburuak azaltzen dituen istorioengatik, gertalekuengatik oso garaikidea da».
Euskarazko bertsioak Alberdaniak eta Ereinek argitaratu dituzte. Salmenten datu zehatzik eman ezin izan arren, Mujikak dioenez, «ondo mugitu dira, batez ere lehenengo zatia. Hainbat institututan irakurgai eskaintza barruan sartu dute gainera. Orain pelikularen estreinaldiak laguntzea espero dugu».
Beste eleberriren batekin alderatu beharko balu, Mujikak George Orwell-en «1984» hautatuko luke. «Etorkizun jakin bateko batere gustukoa ez den gizarte posible bat pintatzen digu. Baina, beharbada, Orwell-ekin konparatzea gehiegi esatea da beste era bateko literatura delako, baina baditu antzekotasunak, behintzat, honek Orwell-enarekin». «1984» eleberriak etorkizun zehaztu gabeko batean Britainia Handian kokatzen du gizartea, hiru talde handitan banatutako jendea. Alde batetik, Alderdi Bakarreko «kanpoko» kideak daude, bestetik buru den kontseiluko kideak, eta azkenik, plebeio izendatutako beste biztanle guztiak.
«Gose jokoak» trilogia aldi berean argitaratu zen ingelesez, euskaraz eta beste hainbat hizkuntzetan. Ez da ohikoa lan funtzionamendu hau, baina emaitzak uste baino hobeak izan dira.
Alberdania-koen esanetan, hiru eleberrien artean ondoen mugitu dena lehen zatia izan da. Filmaren estreinaldiak beste bi zatienganako jakin-mina handitzea espero dute.
Ya estamos otra vez a vueltas con el «efecto turmix» que caracteriza la cultura del entretenimiento adolescente hoy en día, y que consiste en meter en la batidora todas las referencias habidas y por haber, aprovechando que resultan desconocidas para los más jóvenes. La señora Suzanne Collins, que se ha hecho millonaria escribiendo «Los juegos del hambre», es de mi quinta, así que, en teoría, conoce las referencias que maneja.
Pues no, según ella las fuentes que utiliza no son nada concretas; más bien cuestiones abstractas como la historia de Roma, la mitología griega, los efectos de la guerra (hambre, desesperación, depresión) y la programación basura de la pequeña pantalla. Esto tal vez cuele entre los púberes lectores, pero dudo que se lo traguen los cinéfilos más experimentados. En consecuencia, es de esperar que la reacción del público que vea la película sea muy diferente, dependiendo de la edad y de sus conocimientos en materia cinematográfica.
A mi ya me han preguntado si he leído el libro, a lo que he respondido con una negativa seguida de otra pregunta: ¿has visto la película japonesa «Battle Royale»? El dato es importante, porque se trata de un fenómeno que pertenece al mundo nipón, y no tanto al occidental.
Bien podría considerarse «Los juegos del hambre» como la traducción anglosajona del tema de los estudiantes que compiten entre sí a muerte, expuesto originalmente en el libro y en el manga de Koushun Takami y luego llevado a la pantalla por el veterano Kinji Fukasaku. La diferencia fundamental está en que «Battle Royale» es una película demasiado violenta para el mercado de Hollywood, y de haber sido suavizada para que pudieran verla los menores estadounidenses sería algo muy parecido a «Los juegos del hambre». Tal como está hecha no supera el nivel puramente genérico, alejado del producto de consumo masivo.
Siguiendo con los parecidos razonables, tampoco la adaptación para la gran pantalla de la novela de William Golding «El señor de las moscas» fue más allá de un planteamiento de serie B. El mismo argumento daría como punto de partida para la consabida franquicia, a nada que el guión fuera puesto al servicio de los gustos dominantes por Summit, la compañía que se ha convertido en un poderoso estudio de cine gracias a las versiones cinematográficas de la saga «Crepúsculo». Mikel INSAUSTI