GARA > Idatzia > Kultura

Susak Harkaitz Zubiriren lehenengo nobela, «Etxekalte», kaleratu du

GARA | DONOSTIA

Susak argitaratuta, liburudendetan dago jada, Harkaitz Zubiriren (Donostia, 1977) lehenengo nobela, «Etxekalte». Argitaletxe berak plazaratu zuen, duela bost urte, Zubiriren aurreneko liburua, hainbat narraziok osatutako «Zakur zale».

Oraingo honetan, bizitza gurutzatuak kontatzen ditu Harkaitz Zubiriren nobelak. Krisi ekonomiko eta sozial garaian krisi pertsonal eta intimoetan trabatu direnek ihes egin nahi diote porrot gordinari, kosta ahala kosta.

Izan ere, liburuak ondo ez dabilen Anaitasuna enpresako gorabeherak kontatzen dizkigu. Enpresako kontuak zehazki nola dauden inork ez daki, baina arazoak eta zurrumurruak zabaldu direnez gero, lorrintzen ari dira langileen arteko harremanak.

Hor tartean, eta nobela beltzaren ezaugarriek tindatuta, agertuko dira sindikalistekiko ika-mikak eta pertsonaien arteko bikote zein familia arazoak.