GARA > Idatzia > Kirolak> Futbola

National

Azkeneko minutuan ihes egin zion garaipenak Avironi


EPINAL  1

AVIRON  1

Jon LEUNDA

Avironek sailkapeneko azkeneko postua utzi du, baina jaitsieran jarraituko du talde zuri-urdinak, eta mailari eusteko gero eta aukera gutxiago dauzka. Jaisten bada ere, ahalik eta gorenen bukatzea komeni zaio, talde bat baino gehiago baitira diru arazoekin, eta denboraldi amaieran zelaian lortu ezingo lukeena, bulegoetan lor lezake.

Oraindik aukerak badauzka, ordea, eta lanean jarraitu behar du. Epinalen hiru puntuak merezi zituen, baina luzapeneko minutuetan bakar batekin geratu zen. Neurketa ona egin zuten, eta Gironen gola nahikoa izango zela zirudienean, etxekoek berdindu egin zuten.

 

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo