GARA > Idatzia > Euskal Herria

Gernikan, faxismoaren aurka, oroimen eguna antolatu dute iganderako

GARA | GERNIKA

Gernikako bonbardaketaren 75. urteurrenaren harira antolatutako ekitaldietan, Askapena erakunde internazionalistak eta Ahaztuak 1936-1977 elkarteak Euskal Herriko memoria historiko demokratikoan eta antifaxistaren errebindikazioan oinarritutako oroimen eguna iragarri dute iganderako.

Ekintzak 12.00etan hasiko dira Gernikako Batzar Etxean eta orain 76 urte hartutako konpromisoa berretsiz, garai hartako gudari eta milizianoen laguntzarekin, faxismoaren aurkako eta askatasunaren aldeko sinatze ekitaldia izango da. Jarraian, Udaletxe plazatik abiatuta, manifestaldia egingo dute 12.30ean, «Eraso inperialistarik ez Gernikan ez inon» lelopean, eta 13.00etan izango da omenaldia, «Faxismoaren aurka atzo, gaur eta beti».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo