Zuzenbide ataria euskaratuko du Nafarroako Gobernuak
GARA | IRUÑEA
Nafarroako Gobernuak, 54 udalek bultzatutako eskaeraren ondorioz, zuzenbide ataria ekainean euskaratuta edukitzeko konpromisoa hartu du, Udalerri Euskaldunen Mankomunitateak (UEMAk) jakitera eman duenez.
LexNavarra Nafarroako Gobernuaren webgune ofizialeko atari publikoetako bat da eta sorreratik (2007tik) gaztelaniaz bakarrik izan dute. Nafarroako udaletako langile askorentzat lan tresna garrantzitsua da webgunea; izan ere, lege aipamenak, lege eguneraketak eta abar bilatzeko erabili ohi dute. UEMAk bultzatuta, 54 udalek, mankomunitate batek eta bailara bateko batzar nagusiak Nafarroako Gobernuari edukiak euskaratzeko eskatu zioten, eta bi hilabete barru edukiak euskaratuta izateko konpromisoa hartu du.