GARA > Idatzia > Mundua

Suu Kyiren alderdiak uko egin dio konstituzioaren zina egiteari

Aung San Suu Kyiren alderdia, konstituzioaren zina egiteari uko egin, eta ez zen hauteskundeen ondorengo Parlamentuaren lehen saiora azaldu, dagozkion 42 eserlekuak hutsik utziz. Thein Sein lehendakariak adierazi zuenez, ez du aldatuko konstituzioaren zina egiteko formula, eta Parlamentuan parte hartzea Suu Kyiren «erabakia» izan behar dela dio.

p022_f01-148x108.jpg

GARA | NAIPYIDO

Aung San Suu Kyi eta bere alderdikideak ez ziren hauteskunde ondorengo Myanmarko Parlamentuko lehen saiora joan, kargua hartzeko konstituzioaren zina egiteri uko egin ondoren.

Oposizioko alderdiak protesta honen bitartez erreforma politiko eta ekonomikoak hasi zirenetik, konstituzioaren inguruko lehen krisia piztu du.

Desadostasunen eta eserlekuak betetzeari uko egitearen arrazoia konstituzioaren zina egitean esan behar den testua da; izan ere, Demokraziarako Liga Nazionalak (NLD) «babestu» terminoa «errespetatu» hitzarekin ordezkatzea nahi du.

Ohn Kyaing, NLDko bozeramaileetako batek prentsari esandakoaren arabera, termino aldaketa hori egin artean alderdiko kideek ez dute Parlamentuan parte hartuko.

Oposizioko alderdiaren arabera, Thein Sein lehendakariak hauteskundeei begira legea aldatu eta «babestu» «errespetatu» terminoarekin aldatu zuen, baina ez du gauza bera egin kargu-hartzeari begira.

Desadostasun honen harira, Suu Kyik arazoa konpontzeko eskatuz Thein Seini gutun bat bidali zion pasa den ostiralean.

Baina Thein Sein Myanmarko lehendakariak konstituzioaren zina egiteko formula aldatzeari uko zion. Bere hitzetan, Suu Kyik «bere kabuz erabaki behar du» Parlamentuaren parte izan ala ez.

Hala ere, Suu Kyi Parlamentuan egotea nahi duela eta Myanmarko etorkizunari begira, berarekin lan egingo duela adierazi zuen Seinek.

Thein Sein gaur itzuliko da Myanmarrera, Tokion burututako bidaia ofizialaren ondoren.

Hauteskunde kanpainan zehar, Suu Kyik bere lehentasunetako bat egungo konstituzioa zuzentzea izango zela aldarrikatu zuen, egungoa antidemokratikoa delako.

Iniziatiba honen aurka Thein Seinen kabineteko hainbat kide agertu dira, ordea, tartean lehendakariordea -Tin Aung Myint Oo- eta Informazio eta Energia Elektrikoaren ministroak -Kyaw San eta Zw Min-. Min Aung Hlaing, Indar Armatuen buruak ere publikoki azaldu zuen horren aurkako jarrera.

Egungo konstituzioa 2008an onartu zuten erreferendum bitartez, eta berau osatzeko sortutako taldeko kideak erregimen militarreko liderrek aukeratu zituzten.

Konstituzioan agertzen da Parlamentua osatzen duten 440 eserlekuetatik 110 Indar Armatuen buruzagientzako eta ofizialentzako gordeta daudela, eta gauza bera Senatua osatzen duten 224tik 56 eserlekurekin.

La UE suspende la mayor parte de las sanciones contra Myanmar

Los ministros de Exteriores de la Unión Europea decidieron ayer suspender la mayoría de sus sanciones contra Myanmar, en particular las restricciones en contra de más de 800 empresas, mientras que mantendrán el embargo de armas.

La medida, que es válida por un año, se adoptó en una reunión en Luxemburgo.

«Reconocer y fomentar el proceso de reforma» de Myanmar supone «suspender las medidas restrictivas impuestas en el Gobierno, con la excepción del embargo de armas, que se mantendrá» declararon los ministros.

La UE seguirá de cerca la situación de Myanmar y «responderá positivamente a las reformas en curso», según el comunicado publicado. Pero también recordó al Gobierno de Myanmar que «sigue esperando la liberación incondicional de los presos políticos y el levantamiento de todas las restricciones a los que ya han sido puestos en libertad.

La UE también pide el fin de los conflictos étnicos y mejores condiciones de acceso a la ayuda humanitaria. GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo