GARA > Idatzia > Kirolak> Pilota

Berezkoak Binakako Txapelketa

Aurtengo finala pilotari guztien festa izatea nahi dute antolatzaileek

p044_f01_097x096.jpg

Jon LEUNDA

Atzo aurkeztu zuten, Baionan, datorren larunbat arratsaldean Modernen jokatuko den Binakako Txapelketako finala. Material aukeraketa ere egin zuten, baina finalaren inguruan antolatu dituzten ekitaldien aurkezpena izan zen gai nagusia.

Finala bera 18.00etan hasiko da, baina aurretik amateurren norgehiagoka izango da, eta binakako partida bat jokatuko dute. Ondoren aurkezpena, eta Binakako finala. Ibarrolak eta Harizmendik Bielle eta Ozafrainen aurka jokatuko dute. Orain arte hor amaitzen zen eguna, eta gero, pilotari bakoitzak bere festa antolatzen zuen; baina aurten berezia izatea nahi dute. «Berezkoetan aritu diren eta bizirik dauden guztiei egin diegu gonbita, eta erantzun ona jaso dugu. Asko izango dira ondorengo festan», esan zuen Philippe Karrikartek, pilotari pro- fesional ohi eta eliteko txapelketaren arduradunak.

«Finala jokatu eta gero afaria izango da, eta bertan ez da animazio faltarik izango. Lehen profesional izandakoen biltzarra izatea nahi dugu, elkarrekin egon, lehengo kontuak gogora ekarri; egun polit bat izatea», esan zuen. Sarreren salmenta ere ongi doala adierazi zuen Karrikartek. Pilota aukeraketan ere ez zen arazorik izan.

Ekitaldi berean, «Pilote Basque» izenburuko liburua aurkeztu zuten. Yves Carlierrek idatzia da, eta Euskal Herrian egiten diren pilota jokamolde guztiei buruz idazten du, bakoitzaren xehetasunak argi eta garbi emanez. Frantsesez dago idatzita, eta ohiko dendetan salgai egongo da hemendik aurrera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo