GARA > Idatzia > Euskal Herria

Larraulen ospatuko da ekainaren 3an Eskola Txikien Eguna

GARA | DONOSTIA

Ekainaren 3an antolatuko da Larraulen Gipuzkoako Eskola Txikien Egunaren 25. edizioa. Urteurren hori ospatzeko, ekitaldi sinboliko bat prestatu dute: Gipuzkoako 26 eskola txikietako udalerrietako udal ordezkari bana, irakasleak (ordezkari bana), ikasleak (aurreko belaunaldiko ordezkariak eta egungoak) eta gurasoak elkartuko dira bertan. Lakuako Gobernuko Hezkuntza Saila ere gonbidatu dute.

«Proiektu hau aurrera eramateko ezinbestekoa da guraso, irakasle eta udalen elkarlana. Herri bakoitzean hiru eragileok batera lan egin behar dute eskola aurrera atera dadin», nabarmendu zuen Gipuzkoako Eskola Txikien Koordinakundeko eledun Mikel Olanok.

Festa 10.00etan hasiko da txupinazoarekin eta egun osoan zehar jai giroa nagusi izango da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo