GARA > Idatzia > Kultura

Literaturako Euskadi sarietan editoreen eskaerei muzin egitea salatu dute

A. A. | BILBO

Lakuako Gobernuak atzo zabaldu zuen literaturako Euskadi sarietara lanak aurkezteko epea, eta Euskal Editoreen Elkarteak (EEE) salatu duenez, «oraingoan ere ez dira bete elkarteak behin eta berriro proposatutako unibertsaltasun printzipioak». Editoreek nabarmendu dutenez, lanak eta dokumentazioa aurkezteko zehaztapenetan dago desadostasuna, Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratutako 5. artikuluan, hain zuzen. Artikuluak adierazten duenez: «Lanaren egileak eta beste edozein pertsona fisikok zein juridikok, bai publikoak bai pribatuak, aurkeztu ahal izango ditu sarirako hautagaiak. Eta epaimahaikideek ere aurkeztu ahal izango dituzte sarirako hautagaiak. Edonola ere, hautagaiak aurkeztu baino lehen lanaren egileen aldez aurretiko onespen dokumentatua beharko da». Editoreen esanetan, Kultura Saileko ordezkariek arrazoi legalak argudiatu dituzte.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo