AUÑAMENDI EUSKAL ENTZIKLOPEDIA
Lakuak eta Eusko Ikaskuntzak ituna sinatu dute Auñamendi osatzeko
Lakuako Kultura sailburu Blanca Urgellek eta Eusko Ikaskuntzako presidente Jose Maria Muñoak 2012-2015 epealdian Auñamendi Eusko Entziklopedia garatzeko bi instituzioen arteko lankidetza-hitzarmena sinatu zuten atzo Gasteizen.
Itun horri esker, Gobernuak 500.000 euroko ekarpena egingo du (125.000 euro urtean). Eusko Ikaskuntza izango da kopuru horren hartzailea eta entziklopediako edukiak zuzendu, osatu, eguneratu eta itzultzeko baliatuko du.