Itsasoa eta elikagaiak
Openazti aurkeztu dute, irtenbide teknologikoak partekatzeko ekimena
AZTI-Tecnaliak, itsasoko gaietan eta elikagaietan espezializatutako zentro teknologikoak, Openazti ekimena jarri du martxan.
Itsasoarekin eta elikadurarekin zerikusia duten ideiak, irtenbideak eta patenteak partekatu nahi dituzten pertsonen eta erakundeen parte-hartzea da ekimenaren helburua. Jasotako proposamenak aztertu eta horiei balioa emateko aukerak aztertuko ditu. AZTIren asmoa da 2015erako bere I+G+B atalaren %10ek «Berrikuntza irekia» eta kanpoko ezagutzaren txertaketa oinarri izatea.
Proiektuarekin, ezagutza ireki eta elkarlanekoan oinarritutako ikerketa egiten duten erakundeen buru izan nahi du zentro teknologikoak.