GARA > Idatzia > Euskal Herria

Xabier Galdeano omenduko dute larunbatean Algortan

GARA | BILBO

Xabier Galdeano, «Egin» egunkariaren sortzaileetakoa eta duela 27 urte GALek hildakoa, larunbatean omenduko dute Getxoko Algorta auzoan. Joan den martxoaren 30ean egitekoa zen ekitaldia, baina Ertzaintzak eragotzi zuen.

Telletxen egindako agerraldi publikoan, Algortako zenbait eragile sozial eta banakoek larunbat honetako ekintzetan parte hartzera dei egin zuten. Galdeanoz gain, duela sei urte hil zen Aitor Elorza ere omenduko dute, eta Getxon gertatutako zenbait errepresio ekintza salatuko dituzte.

Galdeanoren omenaldiaren debekuaren harira, Kaltetuen Plataformako kideek EAJko batzordearekin bilera izan zuten, baina ez zuten inolako akordiorik lortu.

Joan den asteartean izandako osoko bilkuran, Getxoko Bilduk omenaldiaren aldeko mozioa aurkeztu zuen, baina ez zen aurrera atera, EAJk abstentzioaren alde eta PSOE eta PPk ezezkoaren alde egin baitzuten.

Koalizio independentistak adierazi bezala, PPk eta PSOEk «nabarmen adierazi zuten euren jarrera antzinako kontuek» baldintzatzen zutela. EAJk, bestalde, «nahiz eta mozioaren puntu batzuekin ados zegoela onartu, ez zuen mozioaren alde egin».

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo