Sarkozyk hautesleei errespeturik ez diela adierazi du Le Penek
Marine Le Pen FNko hautagai ultraeskuindarrak Sarkozyk, presidentetzarako bozak irabazteko asmoz, hautesleenganako errespetu falta erakutsi duela adierazi zuen, «Midi Libre» egunkarian eginiko elkarrizketa batean. Gaur jakinaraziko du noren alde egingo duen berak.
GARA | PARIS
Fronte Nazionaleko (FN) buru Marine Le Penek adierazi duenez, Nicolas Sarkozy lehendakari eta hautagaiak, hauteskundeen bigarren itzulia irabazteko lehian, hautesleei errespeturik ez diela erakutsi du.
Le Penek, «Midi Libre» egunkariari eskainitako elkarrizketa batean, Sarkozyk FNko jarraitzaileei bere alde bozkatzeko eskatzea onartezina dela agertu zuen, UMPko buruak Alderdi Sozialista nahiago duela esaten baitu. Hartara, koherentzia handiagoz jokatzeko eskatu zion.
Noren alde bozkatuko duen gaur jakinaraziko duela iragartzearekin batera, ultraeskuindarrak hautesleria ezin dela «haur baten moduan tratatu» adierazi zuen.
Fronte Nazionaleko ordezkariak, apirilaren 22an izandako hauteskundeen lehen itzulian %17,9ko babes historikoa lortu zuenak, Alderdi Sozialistako hautagai François Hollande eta Sarkozy «politikagintzan siamdarrak» direla azaldu zuen.
Gainera, Le Penen ustez, Europar Batasunari begira bizi diren heinean, «ez dira Errepublikaren lehendakaritzarako hautagaiak, troikaren diktadurapeko lurralde zabal baten kudeaketarako hautagaiak baizik».
Alta, lider eskuindarraren ustez, Sarkozyk FNko hautesleak «hainbat promes, horietako batzuk bost urtean egin duenaren aurkakoak, eginez» bereganatu nahi baditu ere, «konfiantza arazo bati» aurre egin beharko dio, ez baitago berak agindutakoak sinesteko arrazoirik.
Sarkozy, gero eta hurbilago
François Hollande Alderdi Sozialistako hautagaiak lehendakaritzarako hauteskunde frantsesak irabazteko faboritoa izaten jarraitzen du, %53ko babesarekin, baina Nicolas Sarkozy lehendakariarekiko duen tartea gero eta murritzagoa da -bi puntu murriztu da- Ipsos institutuaren azken galdeketek adierazten dutenez.
Emaitza horiek -Sarkozyk bozen %47 jasoko dituela aurreikusten dute- François Bayrou zentristaren aldeko hautesleen mobilizazio «handiagoaren» eta Jean-Luc Melechon ezkertiarraren hautesleen «kopuru txiki baten» abstentzioaren ondorio izango lirateke.
Hauteskundeei begira erabakiorrak diren egunotan eta Hollanderen eta Sarkozyren arteko telebistako eztabaida bihar izango dela kontuan izanda, galdeketa honek 2011ko urritik hona egin diren galdeketa guztietan jasotako bi hautagaien arteko tarte estuena agertu du.
Sarkozyk inkestetan izandako igoeran Le Penen hautesleek zerikusirik ez dutela agertu zuten galdeketaren egileek. Sarkozyren aldeko botoa emango luketen Le Penen jarraitzaileen portzentajeak behera egin du azken galdeketatik -%60tik %54ra-.
Martxo erdialdetik, hautesleen zalantza maila inoiz baino handiagoa da une honetan eta, azken galdeketa honek emandako emaitzak Hollanderen aldekoak izan arren, oraindik ezin da Sarkozyk borroka galdua duenik ziurtatu.
La celebración del 1 de mayo tendrá este año el aspecto de una demostración de fuerzas políticas divididas en tres campos opuestos, a cinco días de la celebración de las elecciones presidenciales con dos candidatos, el actual presidente Nicolas Sarkozy y el candidato del Partido Socialista François Hollande.
Sarkozy, al que las encuestas le dan la espalda, ha llamado a sus partidarios a manifestarse para festejar el «verdadero trabajo», mientras que la izquierda ha tachado esta iniciativa de «provocación».
Por su parte, los sindicatos CGT -el sindicato central-, DFDT, UNSA, Solidarios y FSU han convocado el tradicional desfile sindical, al que la derecha acusa de querer recuperar «la fiesta del trabajo».
Y la extrema derecha ha organizado como viene haciendo desde hace años una ceremonia en honor de Juana de Arco.
Las tres convocatorias tendrán lugar en París paralelamente.
Sarkozy, que durante la campaña se ha pronunciado en más de una ocasión en contra de los sindicatos, acusó a Hollande de ir «detrás de la bandera roja de la CGT», aunque el candidato del Partido Socialista ha desmentido su asistencia a la movilización de los sindicatos. GARA
Nicolas Sarkozyk Mediapart.fr webgunearen aurka salaketa jarriko duela iragarri zuen atzo; ustez Muamar Gadafik 2007ko kanpaina finantzatu ziola frogatzen duen dokumentu bat argitaratu zuen atariak.