GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

BERRIA, Mikel Lizarralde 2012/5/3

Babesik gabe

Zaharrak berri Espainiako Auzitegi Nazionalean. Gaur hasiko da Madrilen Askatasuna eta D3Mren aurkako epaiketa. Eusko Legebiltzarrerako 2009ko hauteskundeetan ETAren aginduetara aritzea leporatuta, Baltasar Garzonek, Espainiako ezkerrak orain jainkotzat aurkeztu nahi duen epaile horrek berak, zortzi kide atxilotzeko agindua eman zuen urte hartako urtarrilean, Batasunaren buruzagitza berreraikitzen saiatzeagatik. Orain hamahiru dira auzipetuak, eta 109, berriz, haientzat eskatzen dituzten espetxe urteak.

Ez da lan politikoa egiteagatik Auzitegi Nazionalean euskal herritarrak epaitu edota epaituko dituzten lehenengo aldia. Epaitegi horretan daude Batasuna eta EHAK-ANV auziak -40 eta 43 auzipetu hurrenez hurren-, eta Auzitegi Gorenean, berriz, Bateragune auzia. Okerrena da epaiketari babesik gabe egin beharko diotela aurre auzipetu eta abokatuek, epaileak zein diren jakin gabe eta aurkeztutako lekuko ia guztiak baztertuta. Eta deliturik egin ez duten ziurtasunarekin.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo