GARA > Idatzia > Iritzia> Hemeroteka

Argia, Juan Mari Arregi

Chicago 1886 - Euskal Herria 2012

Aste honetan mundu osoan ospatu da Maiatzaren Lehena, duela 126 urtetik Lanaren Eguna moduan ezagutzen dena. Data tragiko eta heroikoa gogoratu da, estatubatuar batzuk heriotzara kondenatuak eta urkatuak izan baitziren egun horretan. Zortzi orduko lanegunaren alde borrokatzeagatik kondenatu zituzten; garai haietan egunean 18 orduz egiten zuten lan langileek. (...)

Gaur, XXI. mendean, espekulatzaile eta putre kapitalistak -merkatuak-, txandakako gobernuek lagunduta ongizate estatua desegiten ari dira: prekarietatea, lan diskriminazioa, kaleratze merkeak, langabeziaren hazkundea, osasungintzako, hezkuntzako eta immigrazio politikako murrizketa basatiak... (...). Zortzi orduko lanaldiaren aldeko borroka hartatik 126 urte pasa direnean, badago Euskal Herrian lanaldia luzatu eta gutxiago kobratzea defendatzen duenik. Atzeraka goaz. «Geldi!» esateko ordua da. Chicagoko martiri haiek egin bezala. Ezkerraldeko gure meatzariek egin bezala -etxebizitza duinaren alde greba luze eta handietan lehena egin zuten 1890ean-. Milaka euskal langilek orain arte egin izan duten bezala. Azkeneko greba orokorrean bezala. Erresistentziari eutsi behar zaio, kapitalismoaren aurka, banku handien aurka eta euren kudeatzaile politikoen aurka. Atzera pausorik ez!

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo