GARA > Idatzia > Kultura> Ikus-entzun

Estatuko lehen 100 hedabideen Top Twitter zerrendan sartu da Gara.net

GARA | BILBO

Twitter sare sozialean jarraitzaile gehien duten Estatu espainoleko 100 hedabideen artean sartu da Gara.net, hau da, Top Twitter zerrendan. Hain zuzen ere, Gara.net da aipatutako zerrendan azaltzen den euskal hedabide bakarra.

Sailkapena egiteko neurketak pasa den apirilaren 30ean egin ziren. Zerrendan, hedabide motaren araberako honako mailak ere bereizten dira: egunkariak, hedabide digitalak, berri agentziak, irratiak, telebistak, blogak eta aldizkariak.

Sailkapena egiterakoan hedabideen beraien kontuak neurtzen dira, ez programek edota kazetariek dituztenak. Berdin gertatzen da blogekin ere; ez dira kazetarien blog pertsonalak kontuan hartzen, hedabideekin zuzenean lotutakoak baizik.

Egunkarien artean, Madrilgo «El País» da nagusi, 1.404.710 jarraitzailerekin. «Cosmopolitan» eta «Hola» dira, berriz, jarraitzaile gehien dituzten aldizkariak.

Telebisten artean, MTVk da nagusi 1.682.510 jarraitzailerekin. RTVEk, bere aldetik, 340.314 ditu.

Gara.net atariak 15.941 jarraitzaile ditu. Esan bezala, zerrendako euskal hedabide bakarra da.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo