GARA > Idatzia > Mundua

Serbia, egoera ekonomiko zailak baldintzatutako bozak

Herrialdeko presidentea, parlamentua eta udal agintariak aukeratuko dituzte gaur Serbian, azken hamar urteetan egoera ekonomiko larriak baldintzatuta egindako lehen bozetan. Parez pare diren Boris Tadic europeistaren eta Tomislav Nikolic panserbiarraren artekoa da lehia biziena. Europar Batasunean sartzeko aukera ere eztabaida guztien bihotzean izan da.

p030_f01-194x120.jpg

GARA |

Serbiak bizi duen egoera ekonomiko lazgarriak erabat baldintzatu ditu gaur herrialdean ospatzen ari diren hauteskundeak -presidentea, parlamentua eta udal agintariak aukeratuko dituzte-. Hautagaiek etorkizun hobea eraikiko dutela agindu dute kanpainan batere gustura ez dauden herritarrak konbentzitu nahian.

Boris Tadic europeistak apiril hasieran dimisioa eman ondoren -urtebete baino gutxiago falta zitzaion agintaldia amaitzeko-, herritarrek datozen urteetan gobernatuko dituen lehendakaria hautatuko dute gaur. Horrez gain, herrialdeko parlamentua bera ere aukeratuko dute.

Analisten arabera, Tadicek bere alderdia -Alderdi Demokratikoa (DS)- indartzeko asmoz eman zuen dimisioa, azken urteotako agintaldiaren ostean herritarren babesa galdu baitu. Lehendakaritza lortzeko bidean Tanicen aurkari nagusia Tomislav Nikolic hautagai panserbiarra da -SRS Serbiako Alderdi Erradikaleko buruzagia izan zen bere alderdi propioa sortu aurretik- .

Azken galdeketen arabera, bi hautagaien arteko aldea oso txikia da: Nikolicek botoen %36,1 lortuko lituzke eta Tadicek %35,7. Gainontzeko hautagaiak oso urritu geratuko direla dirudi. Aurreikuspenak betetzen badira, garailea bigarren itzulian erabakiko da, datorren maiatzaren 20an hain zuzen ere. Bukaerara arte borroka oso gogorra espero da.

Parlamentuaren osaketari dagokionean, Nikolic buru duen Serbiako Alderdi Progresistak (SNS) hautesleen %33,5en babesa du inkesten arabera; atzetik, Tadicen Alderdi Demokratikoa dago, botoen %28,3rekin. Hala ere, bigarren postuan geratu arren, DS alderdiak koalizio gobernu bat osatzeko aukera gehiago ditu. Ondorioz, Serbia Europar Batasunean sartzearen alde ager daiteke SNS hauteskundeen ostean, nahiz eta, analisten arabera, behin boterea lortuta «hitzetatik ekintzetara» igaroko den ziurtasunik ez den.

Ekonomia eta EB hizpide

Azken hamarkadetako hauteskundeetan jorratu eta eztabaidatutako gai politikoak bigarren mailan geratu dira oraingoan Serbian, ekonomiak protagonismoa bereganatu baitu Serbiak bizi duen krisi larria dela eta. Europar Batasunaren auziak ere izan du garrantzia. Iragan martxoan Europar Batasunean sartzeko hautagai bilakatu zen Serbia, eta, orain, kide bihurtzeko prozesuari ekiteko esperoan dago, nahiz eta oraindik ez duen Kosovoren independentzia onartu.

Uneotan porrot sentsazioa da nagusi serbiarren artean. Izan ere, 2000. urtean abiaturiko aldaketa demokratikoen ondoren, bizimodu hobea lortzeko itxaropen handiak sortu ziren herrialdean. Aldiz, egoera ekonomiko larriaren eraginez, porrot sentsazioa nagusitu da gutxika-gutxika. Herritarrek, gainera, ez diote erantzukizuna mundu mailako krisiari bakarrik egozten.

Langabezia tasa %23,7koa da Serbian, batez besteko soldata 400 eurotik beherakoa da eta mundu mailako krisia hasi zenetik 400.000 lanpostu suntsitu dira. Herrialdearen kanpo zorra barne produktu gordinaren %45eko muga legaletik oso gertu dago, eta ekoizpen industrialaren jaitsierak ez du etenik. Nazioarteko Diru Funtsaren arabera, hazkunde ekonomikoa %0,5ekoa izango da aurten eta, aurreikuspenik baikorrenak betez gero, %3koa datorren urtean.

Horiek horrela, ez da harritzekoa krisia eta Europar Batasunean sartzeko aukera izan izana hauteskunde kanpainako ardatzak. Tadicek eta bere alderdia buru duen Bizi Hobe Baten Aldeko Aukera koalizioak Serbia Europar Batasunean sartzearen alde egin dute; hala, agintaldi berri baterako babesa eskatu dute, hasitako erreformekin jarraitu eta inbertsioak egin, industrializazio berri bati ekin eta lanpostu berriak sortzeko.

«Bide beretik jarraitzen badugu, ziur naiz, denbora tarte labur batean, hazkunde tasa eta lanpostu maila altuak lor ditzakegula», agindu du Tadicek behin baino gehiagotan kanpainan zehar.

Nikolicek eta bere alderdiak gidatzen duen Serbia Martxan Jar Dezagun koalizioak, aldiz, DS jo dute Serbiak izandako «estropezuen» erantzule, azpiegituretan inbertsioak egin eta gehiago aurreztuko dutela agindu duten bitartean. «Herritarrek beraien soldatekin duinki bizi ahal izateko baldintzak sortu nahi ditugu. Horrez gain, ezin dugu onartu gazteek herrialdea utzi behar izatea etorkizunik ez izateagatik».

Bi alderdi nagusiez gain, Serbiako Alderdi Sozialistak (SPS), Serbiako Alderdi Erradikalak, Serbiako Alderdi Demokratikoak (DSS) eta Alderdi Liberal-Demokratak (LDP) dute Parlamentuan sartzeko aukera.

zehaztasun eza

Analista politikoen ustetan, ez Boris Tadic orain arteko lehendakariak ez Tomislav Nikolic hautagaiak ez dute «lanpostuak sortzen edo inbertsioak handitzen lagunduko duen neurri zehatzik aurkeztu».

Acuerdo para que 110.000 serbios de Kosovo voten

Unos 110.000 serbios de Kosovo podrán votar hoy en las elecciones presidenciales y legislativas en colegios electorales establecidos por la Organización para la Seguridad y la Cooperación en Europa (OSCE) en Kosovo.

«Tenemos alrededor de 110.000 votantes que se han registrado para las elecciones presidenciales y parlamentarias» declaró a la prensa el jefe de la misión de la OSCE en Kosovo, Werner Almhofer.

La OSCE se ocupará únicamente del proceso de «voto en la jornada electoral» afirmó Almhofer. «El recuento de votos se realizará fuera del territorio kosovar, Vranje y Raska», ciudades serbias que se encuentran cerca de la frontera con Kosovo.

«Los criterios para votar son estar inscrito en la lista electoral y poseer un documento de identidad serbio» explicó Nicolas Gaon, un portavoz de la OSCE.

El lunes la OSCE anunció en Viena que lograron alcanzar un acuerdo con Kosovo para que sus residentes serbios pudieran votar. Sin embargo, Belgrado renunció a convocar elecciones municipales en Kosovo en las comunidades de mayoría serbia, cosa que las autoridades kosovares consideraron «inaceptable». GARA

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo