DOKUMENTALA
«Gazta zati bat» herriz herri aurkeztuko du Jon Maiak
Nazioen Mundua herri mugimenduaren ekimenez osatutako eta Jon Maia bertsolariak zuzendutako «Gazta zati bat» dokumentala bihar estreinatuko da hainbat zinema aretotan: Donostian (Trueba), Iruñean (Golem Baiona), Bilbon (Multicines) eta Gasteizen (Florida). Ostiralean, berriz, Durangon (Plateruena) eta Zumaian (Zinema) egingo da estreinaldia. Emaldi horietako batzuetan Maiak parte hartuko du. Bihar Iruñean izango da, ostiralean Zumaian eta Durangon eta igandean Donostian. Emanaldiak 20.00etan izango dira, Gasteizen (22.30) eta Durangon (22.00) eta Zumaian (19.30) izan ezik.