ESTREINALDIA
«Xora» maiatzaren 18an iritsiko da zinemetara
Zubereraz egindako lehenengo fikziozko film luzea maiatzaren 18an iritsiko da zinema aretoetara. Aurrez, ordea, «Xora» ikusteko aukera izango da Donostiako Victoria Eugenia Antzokian. Hilaren 15ean (20.00), emanaldi bat egingo da. Sarrera doakoa izango da baina aurrez eskuratu beharko dira gonbidapenak. Antzokiko leihatilan jarriko dituzte bihar eskuragarri, 11.30etik aurrera. Emanaldia euskara batuan azpititulatuta egongo da.