GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Aizkora | Urrezko lehiaketa

Nazabalek eta Larretxeak, finalerako txartela jokoan

Bi nafarrak gaur eguerdian neurtuko dira Urduñan. Bihar, berriz, Asteasun jokatuko da final-laurdenetako saioa. Olasagasti, Otaño eta Atutxa arituko dira.

p049_f02_97x76.jpg

Jon LEUNDA

Urrezko Aizkorako Buruz Buruko Txapelketako lehen finalerdia jokatuko da gaur Urduñan, 12.00etan. Nazabalek eta Donato Larretxeak finala jokatzeko txartela izango dute jokoan. Aizkolari bakoitzak bost lan ezberdin egin beharko ditu, eta horiek egiten denborarik gutxien pasatzen duenak egingo du finalerako bidea. Aurreko saioak erreferentzia moduan hartuta, Floren Nazabal ateratzen da irabazteko faborito.

Bihar, berriz, Asteasun jokatuko da final-laurdenetako azkeneko kanporaketa, 12.30etik aurrera. Olasagasti, Otaño eta Atutxa II.a neurtuko dira, eta lehenengo biek lortuko dute finalerdietarako txartela. Olasagasti oso indartsu dago eta Otañorekin batera bera da faborito. Hala ere, ez da ahaztu behar Atutxak iaz finala jokatu zuela, eta lan hauek egokiak direla aizkolari bizkaitarrarentzat.

23 urtez azpikoen Txapelketa ere abian jarriko da. Gaur Olano, Rodriguez II.a eta Irazabal lehiatuko dira Urduñan; eta bihar, berriz, Asteasun, Alkizalete II.a, Mugertza III.a eta Larrañaga neurtuko dira. Bakoitzetik bi sailkatuko dira.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo