GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sokatira

Klub berririk ez da izango aurtengo Lur Gaineko Txapelketan


J.L.

Talde berririk ez da izango gaur Mutrikuko Galdona auzoan hasiko den Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketan. Mutriku, Goiherri, Gaztedi eta Getxo, lau klub besterik ez dira arituko aurten, Areso ez baita jardungo.

Gaur, 17.30etik aurrera, lehen jardunaldia izango da 680 kilokoan. Pisu honetan hiru ekinaldi izango dira, eta hirurak jokatu ostean punturik gehien batzen duen taldeak lortuko du txapela.

Gaur, Gaztedi A eta B, Goiherri A eta B eta Mutriku neurtuko dira. Eskerrak Gaztedik eta Goiherrik bina talde ateratzen dituzten, bestela hiru besterik ez baitziren izango. Goiherri da txapela lortzeko faboritoa, baina Gaztedik iaz ere lan asko eman zion, eta aurten ere asmo bera izango du.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo