Harri-zulatzea
Zazpi talderekin abiatuko da Ortuellan aurtengo Euskal Herriko Liga
J.L.
Gaur abiatuko da Ortuellan Euskal Herriko Liga. 18.00etan hasiko den saioan, aurten parte hartuko duten zazpi taldeak neurtuko dira. Gallarta, Trapagaran, KZ kolpeka, Burdin Gazteak, Errekatxo, Kabiezes eta Las Karreras lehiatuko dira.
Aurreko urteetan bederatzi proba egiten ziren, eta talde guztiek hartzen zuten parte. Aurten aldatzea pentsatu dute, eta herriei aukera ezberdinak ematea. Hori bai, denek jardunaldi kopuru bera jokatuko dute, baina jardunaldietan bi talderekin hasi edota zazpirak batera aritzeko aukera dago. Aurrekontuaren arabera, antolatzaile bakoitzak erabaki ahal izango du ze formatutan antolatu. Bigarren jardunaldia Txurdinagan izango da, maiatzaren 19an.