GARA > Idatzia > Kultura

Estibalitz EZKERRA | Literatur kritikaria

Artearen funtzioa (eta II)


Munchen koadroari buruzko artikulua idatzi zuen kazetariarekin ados nago. Aukeran, etxe pribatu batean baino nahiago nuke «Oihua» museo batean egotea, nahi duen orok ikusteko aukera izan dezan. Hala ere, gehiegizkoa iruditzen zait kazetariak museoekiko agertzen duen mirespena, haien esku balego bezala artearen eta, oro har, kulturaren salbazioa. Oso inuzentea izan behar du batek museoak kulturaren babesle desinteresatuak direla pentsatzeko. Sorrera unetik bertatik, museoen egitekoa izan da kultura jakin baten alde egitea, goi klaseena zehatzago esanda. Hortik, kazetariaren adierazpenek (Munchen margolana «kultur totem preziatu» deituta, Sotheby's enkante etxean jasotakoaren harira kulturaren heriotza aldarrikatu izana) nire mesfidantza piztu izana. Izan ere, «Oihua» lanarekin gertaturikoak frogatzen du arte mota jakin batekin lotu ohi dela kultura, hitz larriz idatzi ohi den hori, eta horregatik hain zuzen onartezina da halako «bitxia» publiko orokorraren eskumenetik kanpo geratu izana. Munchen «Oihuak» pertsona hobeak egiten gaitu, kultur jasoak egin ohi duen legez.

Zer esan bigarren kazetariak faltan botatzen zituen idazle ausartei buruz? Dezente idatzi dute «bestea»-ren ikuspuntua ulertze aldera haren rola jokatzen (passing) saiatu diren idazleak, baina zera da arazoa: idazle horiek beraiek gozatu egiten zuten rol horretan, jakin bazekitelako hura ez zela beren egoera. Alegia, saioa bukatuta lasai asko itzul zitezkeen beren bizimodu erosoetara. Bestetik, passing egoera horietan bizi izandakoan oinarrituta beti dago subjektibitate konplexuak direnak sinplifikatzeko arriskua.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo