ESPETXE POLITIKA ETA MOBILIZAZIOA, PRESO OHIEN IKUSPUNTUTIK
Urtarrilaren 7tik maiatzaren 19ra
Larunbatean, Goazen Plazara! ekimenak euskal preso politikoen eskubideen aldeko milaka ahots bilduko ditu berriz, urtarrilaren 7ko ekimenaren haritik. GARAk berriki kaleratutako bost preso ohiren iritziak jaso ditu, kartzelan utzi duten egoeraz, kalean aurkitu dutenaz, Gobernu espainolaren jarreraz eta herri mobilizazioaren garrantziaz beren ikuspuntua ezagutarazteko.
GALDERAK
1• Ze egoera utzi duzu espetxe barruan? Gero eta okerragoa al da?
2• Eta kalean, zer aurkitu duzu, nolakoa izan da izan duzun harrera eta orokorrean espetxe politikaren inguruan nabaritu duzun kezka?
3• Istripu ugari gertatu da espetxeetara bidean azken aste hauetan. Nola bizi ohi ditu bidaia horiek preso dagoen pertsonak?
4• Gobernu espainolak lehenengo mugimendu bat egin du bere planarekin. Euskal Herrian gertatzen ari den herri mobilizazioak horretan eragin duela uste al duzu?
5• Une zehatz honetan, zertxobait mugitzen ari dela dirudienean, zertarako balio lezake hurrengo larunbatean plazak betetzeak?
Nerea GOTI
Urtarrilaren 7an Bilbon euskal preso politikoen alde izandako mobilizazio masiboenaz geroztik aske geratu diren bost presorengana jo du GARAk, barruan utzi duten egoeraz, kanpoan aurkitu duten giroaz eta larunbateko ekimenaz zein iritzi duten galdetzeko. Hona emaitza:
1
Ainhoa VILLABERDE: Kontuan izanik Kolektiboan espetxean urteak (eta hamarkadak) daramatzaten kideak daudela eta nik 16 hilabete baino ez ditudala bertan eman, zaila egiten zait espetxeko egoera hobea edo okerragoa den esatea. Zerekin konparatuta? Ni egon naizen denboran eta espetxean, gauzak ez dira asko aldatu eta egon diren aldaketak okerrerako izan dira: gutun-azaletan gure estatus politikoa aldarrikatzeko debekua, aktibitateetan parte hartzeko oztopoen ugaritzea edota, larriena, eraso fisikoak eta mehatxuak gertatzen jarraitzen dute. Maila orokorrago batean, barruan kide gaixoak utzi ditut, nik dudan adina baino urte gehiago espetxean daramaten kideak utzi ditut... finean, haien oinarrizko eskubideak modurik bortitzenean urratuak dituzten kideak.
Xabat MORAN: Burdin arteko egoera ez da batere ona. Barruan kideak baino, lagunak uzten dituzu, eta oso gogorra da zu kalera zoazela jakitea eta zurekin muturreko egoera hori bizi izan dutenak barruan uztea. Gainera, hor egoera ez da konpondu eta EPPKko kideek moduluetan sakabanatuta jarraitzen dute. Ezin dute elkarrekin egon. Ez daude soilik Euskal Herritik urrun, espetxe barruan ere dispertsatuta daude.
Miriam CAMPOS: Beti egon da Preso Politikoen Kolektiboaren kontrako estrategia bat, adierazgarri diren hainbat egoeratan. Egia da azken muturrera eramaten ari direla hori, gaixo daudenekin edota «Parot doktrinarekin». Konstituzionalak eman duen azken ebazpenak ere garbiki egiten duena da justu espetxean denbora gehien daraman jendearen kontrako biziarteko espetxe zigorra ezarri.
Presoek sufritzen dute barruan, baina familiakoek beti jasotzen dute horren zati bat, eta sakabanaketa da horren adierazgarririk gordinena, baina gero, tarteka, senideei egindako miaketekin egoera izugarri tentsionatu zen kartzeletan, eta zenbait kartzelatan jarraitzen dute tentsionatzen, familiartekoekin. Horrek eragin egiten dio presoari.
Juan Mari IGARATAUNDI: Nik gero eta txarragoa baino gehiago esango nuke. Betidanik izan da oso txarra baina, zer gertatzen da? Beraien politika une gogorrak une lasaiekin tartekatzea da; beraiek esaten dutenari men egiten ez badio, zein egoerak bizi beharko dituen ikus dezan presoak. Egoera politikoaren arabera hau dena areagotu egiten da, eta une honetan nik esango nuke Kolektiboa presionatu nahi dutela berain estrategietara bideratzeko. Hala ere, Kolektiboaren partaideak oso argi dute xantaian oinarritutako estrategiekin Gobernua alferrik dabilela.
Jose Ignacio GAZTAÑAGA: Desde la llegada del PP al Gobierno, la situación en las cárceles ha empeorado y no tiene pinta de ir a mejor. Siguen las agresiones por parte de los funcionarios y en las conducciones. El trato a los familiares no solo no mejora, sino que en muchos lugares ha empeorado. Situaciones como la de los compañeros enfermos, que en cualquier país civilizado no se darían, se suceden con los presos de nuestro Colectivo. Y así podríamos señalar otras muchas irregularidades que son simplemente la venganza de los españoles hacia un movimiento que no pueden controlar. Recientemente, un compañero preso en Ocaña, Garikoitz García Arrieta, llamó a su hermana y ella me pasó el teléfono para que pudiésemos hablar; pues bien, solo por eso le han prohibido hacer llamadas telefónicas a su hermana durante seis meses.
2
A.V.: Ni gaztea naiz eta ustezko demokrazia batean jaio nintzen, baina kontzientzia politikoa dudanetik, herri zapaldu baten parte sentitu naiz. Zalantzarik gabe, Euskal Herrian fase politiko berri bat zabaldu da, baina zaila da aurrera egitea gatazka politikoaren ondorioek bere horretan badiraute. Preso politikoak horren adierazle dira eta iruditzen zait euskal herritarrek argi daukatela gai honi fundamentuz eutsi behar zaiola. Azken hamarkadetan ehundaka euskal herritarrek espetxea ezagutu dugu, baita gure senide eta lagunek ere eta, beraz, herri honek gertu-gertutik ezagutzen du horrek dakarren sufrimendua. Nola ez da ba kezka egongo honi amaiera emateko?
M.C.: Atera nintzen oso egun berezian, justu urtarrilaren 7ko manifestazio kolosal horren bezperan. Kide guztiek esaten zidaten `manifara joan', kristoren jakin-minarekin geunden eta nik benetan `flipatu' egin nuen. Nahiz eta barruan urte asko ez eman, topatu dudan Euskal Herria ez da ni sartu nindutenekoa. Euskal Herria aldatu egin da, eta abiadura handiko aldaketak gertatzen ari dira azken bizpahiru urteetan. Gertatzen ari diren hainbat gauza historikoak dira. Egun espetxe politikaren inguruan ematen ari diren pausoak duela urte batzuk ezin genituen imajinatu ere egin.
X.M.: Egia esan, jendeak adierazten dizun babesa ikaragarria da, bai barruan zaudenean, bai eta irtetean ere. Erabat beharrezkoa da, bai presoarentzat, bai eta espetxea atzean utzi duenarentzat ere, lehenengo momentutik babes hori sentitzea. Esango nuke, nolabait, barruan zaudenean eta bakartasun hori inposatu nahi dizutenean, jendearen elkartasun guzti horrek horrekin apurtzea lortzen duela.
J.M.I.: Jaso dudan harrera ikaragarria izan da, herri osoaren ongi etorria jaso dut eta, nire ustetan, behintzat adierazi didaten poztasuna benetakoa izan da. Hilabete bat pasa da eta oraindik jendeak poz horrekin agurtzen nau. Oso ederra da. Oraindik ez dut denborarik eduki kaleko errealitateaz jabetzeko, baina nabaritu dut, bai, sentsibilitate berezi bat preso eta espetxe politikaren inguruan.
J.I.G.: De la situación de la calle no puedo decir gran cosa, estoy todavía aterrizando, pero a la gente se le ve animada, lo cual no quiere decir que las cosas vayan bien. El recibimiento por parte de la gente ha sido muy caluroso; no se puede decir lo mismo de las autoridades, que nos mandaron cinco furgonas de la Ertzaintza para impedir el homenaje. La sensibilidad en lo referente a la política penitenciaria es muy grande, pero tenemos que conseguir que siga creciendo, para que todos los pre- sos y refugiados vuelvan a casa.
3
A.V.: Espetxean nengoela bi kideren senideek istripua izan zuten. Zorionez, ez zen ezer larririk gertatu. Ni pertsonalki urduritasunez bizi nuen, batez ere bisitaren ostean bueltan zihoazenean. Izan ere, batzuetan hurrengo egunera arte ezin genuen jakin etxera ondo itzuli ote ziren. Ez da arrazionala, baina inguruko norbaiti bidean zerbait larria gertatu izan balitzaio, uste dut errudun edo arduradun sentituko nintzela. Baina egiatan kontziente naiz horren erantzukizuna dispertsioa mantentzen duten Estatu espainol eta frantsesaren gain dagoela. Gure senide eta lagunak zigortzeko modua da.
M.C.: Amorrazioa eta urduritasuna nahasten dira. Asteburua heltzen denean, momentu polita espero duzu, bisita bakoitzak Euskal Herriko haize freskoa ekartzen duelako. Maitasunaren eta elkartasunaren balioa dute. Baina ostirala heltzen denean, urduri zaude, eguraldiari begira, bideak zelan izango diren, familiak edo lagunek arazoak aurkituko dituzten... Urduritasun hori ezin duzu ekidin, eta zerbait gertatzen denean amorrazioa ematen du, errusiar erruleta bat delako. Zerbait gertatzen denean, espetxe barruan ekintzak egiten dira salatzeko, eta adierazteko non gauden, dispertsatuta... preso politiko bat dagoen edozein lekutan, ikus dezaten nahiz eta izaera politikoa ez onartu, ezberdin, era berezituan tratatzen dituztela.
X.M.: Dispertsioarekin bukatu beharra dago. Preso batentzat bisita batek asko suposatzen du. Kanpotik jasotzen duen haize freskoa da. Lagunak, bikotea, familia... guzti horiek gertutik ikustea sentsazio oso berezia da. Hala ere, bisita bukatu eta etorritakoek pairatu dezaketen arriskua burura datorkizu. Eguraldi txarra, errepideak, ehunka kilometro, nekea... telefono deia noiz egin zain zaude ezer txarrik gertatu ez dela ziurtatzeko. Zoritxarrez, dei horiek ez dira beti nahi bezain onak.
J.M.I.: Oso gaizki, senideak edota lagunak etxetik irten eta etxera bueltan heldu direla baieztatu arte, kezka eta urduritasuna nabarmena izaten da gure artean. Gobernuak badaki presoari nola egin min eta horretarako bakoitzaren familia erabiltzen du. Dispertsioaren helburuetako bat, presoen familia zigortu eta era berean zigor horrekin presoari xantaia egitea da.
J.I.G: Por lo general uno no esta pensando que los familiares van a tener un accidente. Desgraciadamente, con la política de dispersión se suceden con una cierta asiduidad, y de ello son culpa- bles los que mantienen esa política y los que la idearon, que parece que se nos olvidan. Cuando tienes noticias de un accidente, no sientes más que impotencia, rabia y una gran frustración de no poder hacer nad,a y sobre todo la culpabilidad de saber que eso ha sido como consecuencia de que se te ha ido a visitar.
4
A.V.: Estatu espainolak «Langraizko bideak» porrot egin duela onartu behar izan du eta zintzoki uste dut garaipen hori EPPKren kohesioari esker izan dela batez ere. Hala ere, duela egun batzuk Gobernuak aurkeztu zuen plana xantaia iruditzen zait. Estatu espainolak euskal preso politikoen eskubideak errespetatu behar ditu eta onartezina da horren truke inolako eskakizunik egitea. EPPK osatzen duten kideek izandako jarrera adoretsuaz gain, herritarron presioa elementu garran- tzitsua dela uste dut.
Nire ustez, azken urteotan independentismoaren aurkako mamu mediatiko-sozial bat eraiki dute, eta orain Gobernu espainolak zaila dauka mugimendurik txikiena ere egitea. Espetxe politika haien esku dago, baina gure esku dago egungo espetxe politika hau bideraezina bilakatzea.
M.C.: Nazioartean eta batez ere Euskal Herrian, herriz herri eta auzoz auzo egiten ari den presio horrek etzanda zegoen elefantea altxatzea lortu du. Ez dute urratsik egin, baina gutxienez jarrera aldatu da. Bere plan horrekin, nahiz eta zuzenean ez esan, zeharka onartzen du Kolektiboaren izaera politikoa. Oraindik motz gelditzen da, argi dago Kolektiboak bere burua eskaini duela hitz egiten hasteko, baldin eta planteatzen dena Euskal Herrian ireki den fase berri horretara egokitzen badu, muturreko egoerekin bukatzeko, sakabanaketarekin amaitzeko. Euskal Herrian, gero eta sektore politiko eta sozial gehiago daude horren alde.
X.M.: Euskal Herria ezin da gobernuek zer egingo duten zain egon. Urtarrilaren 7an argi eta garbi gelditu zen hemen euskal preso politiko guztiak etxean ikusi nahi dituen herri bat badagoela. Eta hori erakutsi behar dugu. Inork ez du ezer oparituko. Euskal Herriak, norberak bere eremutik, euskal preso guztien etxeratzean lagundu behar du. Gaur ikurra balkoian, bihar manifestazio batean, etzi `kontzentran'... beti lanean!
J.M.I.: Noski. Kalean askotan ez gara jabetzen zein garrantzitsua den mobilizazio hauetan parte hartzea; ez bakarrik urtarrileko 7koan, baizik eta urtean zehar antolatzen direnetan, bai nazionalak, bai eta herrietan antolatzen direnetan ere. Presoek bizi duten egoera aldatu nahi badugu, gure indarrak azaldu behar ditugu. Gobernuak ez ditu gauzak bere kasa aldatuko; aldaketa etorriko da egungo egoera politikoari eusteak aldatzeak baino koste handiagoa suposatzen dionean, eta hori neurri handi batean gure eskuetan da.
J.I.G: No sé si la movilización popular ha servido para que el Gobierno español presente su «plan», desde luego que lo que ha presentado no vale para nada y tenemos que intentar, o con la movilización popular o con lo que sea, que los movimientos del Gobierno español sean los correctos.
5
A.V.: Urtarrilaren 7an indar erakustaldi itzela egin zuen euskal jendarteak Bilboko kaleetan, eta presoen gaia lehenengo lerroan jartzea lortzeko gakoetako bat izan dela uste dut. Maiatzaren 19an plazak betetzeko dagoen deialdia indar erakustaldi bat baino gehiago izatea nahiko nuke. Batetik, haien militantziagatik kartzelan dauden lagun guzti horiei gure berotasuna helarazteko baliagarria izatea espero dut. Bestetik, Euskal Herria eraikitzeko etxean behar ditugula gure herriko plazetan ozen eta garbi adierazteko. Eta azkenik, egungo espetxe politika krudelaren aurkako beste harrikada bat izatea espero dut. Mobilizazioz mobilizazio, harriz harri, harresi horiek apurtu eta preso eta errefuxiatuak herrira ekarri arte kaleak betetzen jarraitzeko prest gaudela aldarrikatzeko eguna izan dadila.
M.C.: Herri mobilizazioa da espetxe politika aldatzeko giltza. Kuantitatiboki urtarrilaren 7ak muga bat markatu zuen, baina kualitatiboki gero eta anitzagoa da aldarrikapenen inguruan biltzen ari den espektro soziopolitikoa. Hori ikusarazteko balio izango dute hurrengo larunbateko mobilizazioek eta aukera emango dute errealitate hori lantzeko, ez bakarrik mobilizazio nazionaletan, baizik eta herrietan eragile ezberdinekin lanean gaudenean. Sortzen ari den indarra erakusteko unea izango da 19a.
X.M.: Maiatzaren 19a egun bakar bat da, baina aldi berean askorako balio du. Barruan dagoenarentzat ikaragarria da egun horretan bildu den masa ikustea. Indar bultzada erraldoia da barrutik horrelako mobilizazioak ikustea.
J.M.I.: Lehen esan bezala, espetxe politika aldatzeko gure indarrak azaldu behar ditugu, Gobernua presionatu behar dugu aldaketa hori gauzatu dadin. Nahiz eta batzuetan mobilizazioek ez dutela askorako balio ematen duen, Gobernuak Euskal Herriko mobilizazio guztien irakurketa egiten du. Oso garrantzitsua da argi edukitzea etorkizuna gure eskuetan dagoela, eta bakoitzak zertxobait jarriz gero, denon artean lortuko dugula.
J.I.G: Dentro de ese intento de que el Gobierno español se mueva en la dirección correcta, esa es una movilización acertada, pero sobre todo es una forma de animar y mostrar el apoyo de la calle hacia el preso.