GARA > Idatzia > Kirolak> Surf

Nathan Fletcher, olatu handietan jaun eta jabe

Olatu handien titulu gorena jaso du Fletcherrek: 2012 XXL Ride Of The Year

Haritz LARRAÑAGA ALTUNA

Olatu handien izendapenetan ospe handiena duen sari banaketa egin berri dute Kalifornian, Global Big Wave Awards 2012 eta zazpi kategoria desberdineko irabazleen izenak argitaratu dituzte.

Axi Muniain zarauztarra olatu handienaren kategoriako finalean zegoen, baina XXL Biggest Wave saria Garrett Mc Namarak irabazi zuen. Lehiakide honek erorketa beldurgarrienaren saria ere jaso zuen.

Txapel nagusia, berriz, olatu handiak ongien menderatzeagatik ematen den saria da eta Nathan Fletcherrek eskuratu zuen, Teahupoon hartu zuen olatu beldurgarri batean egin zuen balentriari esker. Lehiakide honek gainera, mutilen performance saria eta tubo handienaren saria ere irabazi zituen.

Beste bi sarien irabazleak Maya Gabeira eta Dave Wassel izan ziren. Lehenak nesken txapela eskuratu zuen eta bigarrenak arraun eginaz hartutako olatu handienaren saria eraman zuen etxera.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo