GARA > Idatzia > Mundua

Afganistango Bake Kontseiluko kide bat hil dute tiroz Kabul hiriburuan

p022_f01_148x084.jpg

GARA | KABUL

Arsala Rahmani Afganistango Gobernuaren eta talibanen arteko negoziazioetan bitartekari lanak egiten zituen pertsona garrantzitsua tiroz hil zuten atzo goizean Kabulen.

Begiraleen esanetan, herrialde horretako «bake prozesua» kaltetuko du Rahmaniren heriotzak, nahiz eta ez dagoen batere garbi bitartekaria negoziazio horietan aritzeagatik hil duten edo, Efe agentziak plazaratutako bertsioak dioen moduan, hildakoak Kutxi nomada tribukoekin lurren jabetzaren inguruan zituen liskarren eraginez hil ote duten. Goizean gertatu zen erasoa, hildakoa etxetik bulegora zihoala. Hiru pertsonak tiro egin zioten. Horien autoak ihes egitea lortu zuen.

Rahmani talibanen buruzagi ohien taldeko kide zen eta Kabuleko agintariek sustatutako negoziazioetan esku hartzen zuen. AEBen eta Pakistanen esku dauden preso talibanak Afganistanera eramateko elkarrizketa zuzentzen ari zen hil zuten arte. Talibanen Gobernuko Hezkuntza ministrorde izan zen AEBek herrialdea inbaditu zuten arte. 2010ean eratu zenetik, Bake Kontseiluan aritu da lanean, Gobernuaren eta talibanen arteko negoziazioetan laguntzeko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo