Larri zaurituta, Senpereko aintziran istripua izan zuen 23 urteko angeluarra
GARA | SENPERE
Hogeita hiru urteko gazte bat larri zauritu zen iragan igandean Senpereko aintziran, Herri Urrats ikastolen aldeko jaian parte hartzen ari zela. Lekuko batek adierazitakoaren arabera, antza, gazteak ur ertzeko txirristan behera jauzi egitean izan zuen ezbeharra, garondoan kolpe gogorra hartuta.
Angeluko gazteak lau gorputz-adarretako paralisia du istripuaren ondorioz.
Herri Urratsen antolatzaileek jakinarazi zutenez, istripuaren berri izan eta berehala esku hartu zuten larrialdi zerbitzuek. Lehen sorospenak tokia bertan egin zizkiotela adierazi zuten eta, horren ondotik, helikopteroz Baionako ospitalera eraman zutela zehaztu zuten.