Udal zergak ordaintzeko diru laguntzak proposatu ditu Bilduk Elorrion
GARA | ELORRIO
Udal zergak eta zerbitzuak ordaintzeko laguntzak ematea proposatu du Elorrioko Bilduk, premia ekonomiko larriak dituzten familientzako, batez ere egoera delikatuan dauden enpresetako langileentzat.
Koalizioko zinegotziek azaldu dutenez, «ordenantza honen helburua premia duten Elorrioko herritarrei udal zerga eta zerbitzuak ordaintzeko diru laguntza ematea da», azaldu dute.
Zehaztu dutenez, ur, zabor eta estolderiari dagozkion zergetan laguntzeaz gain, kiroldegiko kuota, ludotekakoa, «multikirola» edota «Uztaila oparoa» gastuetan ere eragin nahi dute.
«Jakin badakigu proposamen honek ez gaituela krisitik aterako, baina pauso bat da», adierazi dute proposamen honen inguruan.