GARA > Idatzia > Iritzia> Gutunak

Ignacio Mª de Guinea Hirukideko presidentea

Eskerrik asko familiari

Gaur, maiatzak 15, Familiaren Nazioarteko Eguna ospatzen dugu. Hala erabaki zuen 1993an Nazio Batuen Batzar Nagusiak, eta funtsean familien arazoak ulertzeko eta horiei konponbideak bilatzeko nazioen gaitasuna hobetzera dago bideratuta, babesteko politika eraginkorrak sortuz.

Bai, familientzako konponbideak bilatu eta familiak babestuko dituzten politikak ezarri. Txantxa eman dezake gaur egun, onartzen ari diren neurri guztiak ikusita, familien eskubideak defendatu ez beste guztia egiten dutela dirudi eta. Etengabeko zerga-igoerak, eskubide-murrizketak, zerbitzuen pobretzea... eta hori guztia ikusteko agian ez dagoela argirik tunelaren amaieran. Ziurrenik, neurri hauetako asko beharrezkoak izango dira ontzia ez dadin guztiz hondoratu, baina bidegabea eta iraingarria da gu egoera honetan egotea, horrenbeste erakunde, administrazio eta entitate publikotan gure agintari ugarik unera arte buruturiko kudeaketa txarraren ondorioz.

Izan ere, familia, eta honek zapaltzen duena, babestu beharko lukete gure agintariek, erakunde honek gure jendartean duen indarrari esker ez baikara erabat hondoratu. Familia da benetako Gizarte Gaietako Saila edo Ministerioa, ia sei milioi langabeen benetako babeslea, independizatzeko edo etorkizuna lantzeko aukerarik gabeko gazteen belaunaldi oso batena, laguntza publikorik gabeko mendeko pertsonena eta gainera etortzen ari zaigunari aurre egiteko gaitasunik gabeko horrenbeste emakume eta gizonena.

Zer gertatuko litzateke, benetan, gurekin herrialdean dagoen belaunaldien arteko eskuzabaltasunik gabe?

Milaka etxetan ezinbestekoa da aitona-amonek, seme-alabek eta bilobek baliabide eta ahaleginak batzea aurrera egiteko, familiako kideren batek bakarrik edo babesgabe langabeziaren bidegabekeria edo mantenu eza jasan dezan onartu barik.

Gaurkoan, agintari eta politikari guztiek, Estatuaren egungo konfigurazio kaskarra eratu dutenek, inoiz baino ozenago esan beharko lukete eskerrik asko, eskerrik asko familiari.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo