GARA > Idatzia > Kultura

MUNDUMIRA

Ekoferixa egingo dute datorren asteburuan Leintz Gatzagan

Leintz Gatzagan eta Eskoriatzan ospatuko den Mundumira munduko kulturen festaren barruan, produktu ekologikoen eta slow food gastronomiaren azoka hartuko du Leintz Gatzagak larunbat goiz eta arratsaldez eta igande goizez. Hitzaldiak izango dira Soran hotelean eta tailerrak eta dastatze saioak ere bai. Eskoriatzan, karabana gunea (tren geltoki zaharraren inguruan), kanpin gunea (HUHEZIko zelaian) eta pilotalekuko kantxa irekiko dituzte Mundumiran lo egiteko.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo