GARA > Idatzia > Kirolak> Herri-kirolak

Sokatira Lur Gainekoa

Goiherrik denboraldiko lehen txapela lortzeko urrats garrantzitsua egin du

p045_f02.jpg

Jon LEUNDA

Mutrikun abiatu zen Euskal Herriko Lur Gaineko Txapelketa, eta 680 kiloko lehen jardunaldian ez zen ezusterik izan, Goiherri A taldeak irabazi baitzuen. Erandiokoek lehiarik handiena Gaztedi taldearekin izan zuten, baina berdeek lortu zuten lehen garaipena.

Gaztedi B sailkatu zen beraien atzetik, eta Mutriku, berriz, hirugarren postuan geratu zen. Goiherri B eta Gaztedi B sailkatu ziren azkeneko bi postuetan. Txapelketa hau ligaxka moduan ari da jokatzen, eta oraindik beste bi ere izango dira, baina Goiherrik txapela lortzeko lehen urratsa egin zuen.

Nafarroako Laukoan, 320 kiloko txapela lortu zuen Amaiur taldeak. Jokatu diren bi jardunaldietan erabateko nagusitasuna erakutsita garaipena lortu zuen. Bigarren posturako borroka handiagoa izan zen, Basaburua-Imotz eta Ibardin berdinduta geratu baitziren. Bigarren postu hori erabakitzeko kitarakoa jokatu behar izan zuten, eta Ibardinek lortu zuen garaipena. Aipaturiko hiru talde horien atzetik, Berriozar, Txantrea, AST, eta Kaskailueta sailkatu ziren. Emakumezkoen 260 kiloko lehen jardunaldian, Sakana taldea nagusitu zen.

Harri-zulatzea

Harri-zulatzaileen Euskal Herriko Ligako lehen jardunaldian Gallarta izan zen nagusi, ordu erdian 13 zulo pasako marka eginda. Hurrengo hiru postuetan berdintasun handia egon zen, baina Burdin Gazteak taldea sailkatu zen bigarren, Trapagaranen aurretik. Laugarren Las Karreras sailkatu zen.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo