Ekialdeko Timor, hamar urte independentzia gauzatzen
Hamar urte bete dira Ekialdeko Timorren independentzia aldarrikatu zenetik. Herrialdea ospakizunetan murgildua dago, indarkeria kultura eraldatzeaz harro, baina aurrera begirako erronkak gogoan ditu; biztanleriaren erdia txirotasunaren atarian bizi da, %20 lanik gabe.
GARA | DILI
Ekialdeko Timorrek independentziaren aldarrikapenaren hamargarren urteurrena ospatu du asteburuan, gatazkaz betetako hamarkaden ondoren bakea berrezartzeaz harro.
Baina egonkortasunaren bidean hainbat etxeko lan baditu oraindik; garapen propioa izateko gaitasunera iristeaz gain, herrialdeak pairatzen duen txirotasunari aurre egin beharko dio.
Kolore gorri, hori eta beltzez hornitutako bandera eraikin ofizial guztien aurrealdean kulunkan aritu da astean zehar eta herriko langileak kaleak atontzen ibili dira, errepideetako zulo eta oztopoak estaliz, ospakizunei begira.
Herrialde gazteenaren independentzia ospatzera iritsitako nazioarteko ordezkaritza bat izan zen atzoko ekitaldian, eta besteak beste, nabarmentzekoa da Anibal Cavaco Silva Portugalgo presidentearen eta Susilo Bambang Yudhoyono Indonesiako presidentearen presentzia, hau da, herrialdearen «etsai» izandako lurraldeetako ordezkaritza -Ekialdeko Timor Portugalgo kolonia izan baitzen 1975. urtera arte, eta orduan Indonesiak inbaditu zuen, 24 urteko gatazka luzea abian jarriz-.
Nazio Batuen Erakundearen laguntzaz, 2002ko maiatzaren 20an independentzia aldarrikatu zuen, baina horrek ez zuen indarkeriaren amaiera ekarri: 2006. urtean gerra zibila piztear izan zen, eta bi urte geroago, presidentea hilzorian egon zen bere etxearen aurka eginiko eraso baten ondorioz.
Baina azken hauteskundeak gatazka esanguratsurik gabe igaro izanak Ekialdeko Timor bake bidean dela pentsarazten du. Atzo bertan kargua hartu zuen Taur Matan Ruak presidentearen eskuetan dago etorkizuna. Bere lehen zeregina txirotasunari eta langabeziari aurre egitea izango da, biztanleriaren erdia txirotasunaren nazioarteko atalasearen azpitik bizi baita eta %20 lanik gabe baitago. Horretarako industriarik gabeko herrialde honek sistema ekonomikoa berritu beharko du, egun, gastuen %90 petrolioaren diru-sarren bidez asetzen baitute.
Tuar Matan Ruak lehendakariak elkarrizketa batean onartu zuenez, «sistema ekonomiko koherente eta jasangarria garatu eta eraiki behar dugu eta petrolioarekiko dependentzia murriztu».
Horrez gain, osasun sistema, hezkuntza eta bizi baldintzen arloan ere baditu betebeharrak.
1859
El tratado de Lisboa divide la isla de Timor entre Portugal, que recibe la parte oriental, y las Indias Holandesas, que ocupan el oeste.
1941
En la Segunda Guerra Mundial, Timor es invadida por tropas australianas, holandesas y, más tarde, japonesas.
1974
La Revolución de los Claveles en Portugal lanza el proceso de descolonización de Timor.
28 noviembre 1975 Declaración de independencia. Indonesia invade el país nueve días después. El conflicto deja hasta 183.000 muertos.
11 octubre 1996
José Ramos-Horta, portavoz de Timor en la ONU, recibe el Premio Nobel de la Paz, junto al obispo de Dili, Carlos Belo.
30 agosto 1999
Referendo sobre la independencia: 78,5% de los votos a favor. Sigue la masacre por parte de las milicias proindonesias, lo que provoca el despliegue de las fuerzas de paz internacionales.
25 octubre 1999
Timor se encuentra bajo mandato de la ONU.
14 abril 2002
Primeras elecciones presidenciales: Xanana Gusmao vence con más del 80% de los votos.
20 mayo 2002
Proclamación de la independencia.
2006
La violencia deja 37 muertos, lo que provoca la vuelta de las fuerzas de paz australianas.
abril 2007
José Ramos-Horta es elegido presidente con el 69% de los votos en la segunda vuelta.
Julio 2007
Xanana Gusmao es nombrado primer ministro.
11 febrero 2008
Soldados rebeldes al Gobierno tirotean a José Ramos-Horta.
16 abril 2012
El exguerrillero Taur Matan Ruak es elegido presidente tras haber eliminado en la primera ronda a José Ramos-Horta.