GARA > Idatzia > Eguneko gaiak

«La increíble historia de Martín Arbezu»

«Nobelei eta biografiei esker Historia gertuago ikusten dugu»

El escritor e historiador Iñaki Egaña acaba de publicar “La increíble historia de Martín Arbezu”, una novela que recrea las andanzas del protagonista, enviado a México por Santacruz.

p004_f01.jpg

Iñaki Egaña

Idazle eta historialaria

Iñaki Egaña (Donostia, 1958) idazle eta historialaria izateaz gain, kolaboratzaile dugu hainbat hedabidetan, besteak beste, GARAn bertan. Hogeita hamar liburu baino gehiago ditu plazaratuta: gehienak historia liburuak eta saiakerak izan arren, umeentzako lanak eta nobelak ere egin ditu. Azken urteotan, 1936ko gerran desagerrarazitako milaka pertsonak aurkitzeko lanetan jardun izan du, baita frankismoaren gaineko ikerketak egiten ere.

Alvaro HILARIO | DONOSTIA

Iñaki Egañak kaleratu berri du bere azken lana: «La increíble historia de Martín Arbezu» (Txalaparta). Protagonista Mexikora joan zen XIX. mendeko azken laurdenean, Santakruz apaizak bidalita, bertan karlisten matxinadarako armak erosteko. Helmuga baino, hamaika abenturaren abiapuntua izan zuen Mexiko. Martin Arbezu, 1936an Guardia Zibilak ere aurkitu nahi zuena, besteak beste, Mexikoko enperadore Maximiliano tronutik kentzeko konspirazioan parte hartzea edota Parisko Komunan egotea leporatuta.

Zelan definituko zenuke zure azken lan hau? Nobela historikoa, historia nobelatua?

Esango nuke biografia nobelatua edo nobela biografiatua dela. Hori da nire zalantza. Hasiera batean, aurkezpen egunean, aipatu nuen azken bolada honetan ematen duela modan jarri dela pertsonaia bat hartzea eta bere biografia nobelatzea. Adibiderik nagusiena izan daiteke Leonardo Padurak Leon Trotsky eta Ramon Mercaderrekin egin duena, «El hombre que amaba a los perros» (Tusquets, 2009); liburu ikaragarri ona da. Garai batean, izan zitekeen Eugenio de Aviraneta, Pio Barojarena: Hor lizentzia asko dago; ez dakizu, beraz, non hasten den benetako istorioa eta non fikziozkoa. Beste garai batean, nik uste dut alderantziz zela: testuinguru historikoa aukeratuta, bertan sartzen zuten fikziozko pertsonaia. Hain zuzen ere, Tolstoik «Voina i mir» (Gerra eta bakea) lanean egin zuena; edo Barojak Chimista kapitainarekin egin zuena.

Nirean denetarik dago. Pertsonaia bera, Martin Arbezu, XIX. mendekoa da (Hernanin jaio zen, 1852an), baina istorioa gaur egun dago idatzita. Nahaste pixka bat badago bertan eta horrekin jolasten dut, irakurlearen konplizitatearekin.

Liburuan historiaren inguruko gogoeta azaltzen duzu: historia zelan kontatu, zelan ikertu jendea bertara gerturatzeko.

Zalantzan jartzen dut historia akademikoa. Uste dut askotan detaileetara, xehetasunetara, jaitsi beharko ginatekeela. Hori da, hain zuzen, nik egiten dudana. Iraganak interesa pizten du; agian ez, unibertsitateko edo eskoletako parametroetan. Kontuan izan behar dugu hau ez dela Historia ikastaro bat: nobela edo biografia bat dugu, eta parametro klasikoetan neurtu ezin bada ere, askotan horiei esker historia gertuago balego bezala ikusten dugu, eta neurri batean ere, azken urteotako eztabaida hori da: jaitsi pixka bat goi mailako batetik beheko mailetara eta gizarteratu egindakoa. Hori egin da nobela historikoari esker. Hor dugu, esaterako, Navarro Villoslada eta bere «Amaya o los vascos en el siglo VIII»: liburua fikzionatuta dago neurri batean, baina horrek garai horretako gizartea ulertzeko aukera eman digu.

Normalean, sinplifikatuz, esaten da nobela historikoan zorroztasun falta sumatzen dela.

Kontrakoa egiten saiatu naiz ni. Hauxe bosgarrena da. Aurrekoetan fikziozko pertsonaia batzuk azaltzen ziren, eta behin baino gehiagotan, nik izan dudan kritika bestelakoa izan da: datu gehiegi sartzen dudan heinean nolabaiteko desoreka sortzen da. Kasu honetan, saiatu naiz bide erditik ateak zabaltzen eta hor irakurleak esan beharko luke asmatu dudan ala ez. Dena dela, atzean izugarrizko ikerketa dago, nabarituko den ala ez; nik baietz uste dut. Nahiz eta fikziozko pasarteak egon, ingurua eta pasarteak aipatzeko eta irakurtzeko, zabaltzeko, ikerketa sakona egin behar izan dudan.

Hamar urteko lana dago atzean, ezta?

Ikerketa horiek gorabeheratsuak dira. Batzuetan, zerbaitekin tematzen zara eta emaitzak lortzen dituzu; besteetan, ordea, ez duzu ikusten etorkizunerako jarraipena. Horregatik, hitzaurrean, eskerrak ematen ditut, bereziki, Parisko lagun batentzat: geldirik geratu nintzen, Parisen ez nuelako aurkitzen ezer eta berari esker zein berak emandako datuei esker lortu nuen jarraitzeko haria. Hala ere, urte hauetan beste lan batzuk garatu eta argitaratu ditut.

Nabarmentzekoak dira nobelatzen dituzun pasarteak. Ematen du bertan zaudela.

Protagonistaren azalaren barruan sartzeko nire baliabidea da. Arriskutsua da, sinesgarritasuna gal daitekeelako edo, ez dakit, batzuetan, ez baduzu asmatzen, oso behartua geratzen da. Ezin da esan pertsonaia erabat ezagutzen dudala. Uste dut ulertzen ditudala berak hartutako erabakiak; hala eta guztiz ere, ez dago erabateko ziurtasuna eta fikziozko pasarte horietan saiatzen naiz gauzak bere neurrian jartzen.

Zeintzuk dira testuinguruak sortzeko, pasarteak girotzeko erabili dituzun baliabideak?

Autodidakta naiz kasu honetan. Batean izan ezik, egona naiz liburuan agertzen diren beste toki guztietan. Pertsonaiaren eremuak Euskal Herrikoak dira, Iparraldekoak; agertutako herriak ondo baino hobeto ezagutzen ditut, baina Mexikoko batzuk (Veracruz, Queretaro), Londres, Paris edo Kaledonia Berria -liburuaren ibilbideak- oso nabarmenak dira. Gaurko begiekin ikusi ditut eremu horiek baina saiatu naiz iraganeko begiekin ikusten, orain dela 140 urte bezala. Bukaerako kapituluetan izan daiteke, idazterakoan, kapitulurik zailenak: asmatu egin behar duzu, asko irakurri behar duzu; askotan idazleak turismo liburuak baino ez ditu erabiltzen, baina ez da hori nik egin dudana: besteak beste, garaiko testigantzak erabili ditut; artxibo ugari zapaldu ditut.

Liburuak Gastibeltza gogorazi dit.

Xahok ere, Xangarinekin, egin zuen horrelako zerbait. Hartu zuen lehenengo Karlistada eta eremu historiko eta zehatz horretan sartu zuen pertsonaia bat, Xangarin. Legassek berdin egiten du... harago joaten da, dena delako fikzioa. Ez nuke esango protagonista berdina denik, baina «Gastibeltzaren karabinak» lanaren antza hartuko balu pozik nengoke: asko maite dut Legasse, «Karabinak» izugarrizko fikzioa da.

Martín Arbezu: Cuando la realidad supera a la ficción

Iñaki Egaña ha dedicado gran parte de su vida profesional a investigar la historia de Euskal Herria y sus gentes. Hace aproximadamente 10 años, Egaña se trasladó hasta México con la intención de contrastar una serie de datos sobre el guerrillero navarro Francisco Javier Mina Larrea. El plan era, desde allí, trasladarse a Jamaica, a Kingston, en busca de detalles sobre la estancia, durante 15 años, del cura Santacruz, huído de la Segunda Guerra carlista y la condena a muerte dictada por los dos bandos.

Una vez en México, acudió a una charla que un colega, el profesor Antonio Esnaola, daba en torno a la influencia vasca en México. Allí escuchó el nombre de Martín Arbezu por primera vez. De este modo lo cuenta Egaña en su libro: «Apunté su nombre y memoricé lo poco que Esnaola refirió sobre el personaje: que había llegado a México desde Europa para comprar armas y que participó en las revueltas para destronar al emperador francés Maximiliano. Parece que los franceses pusieron precio a su cabeza pero no pudieron prenderlo. Al menos así creí entenderlo. Y que escribió un extenso diario...».

«Encontrar a Arbezu -cuenta Iñaki Egaña- fue algo de chiripa. Entonces, yo seguía otras líneas de investigación, tenía otros compañeros de viaje (Galíndez, Santacruz, Mina). Este era el segundo plato pero, casualidades de la vida, terminé primero con él».

Egaña jamás encontró el diario de Arbezu, pero siguió su pista por medio mundo, por numerosos archivos, para poder reconstruir su historia, su itinerario. Las sorpresas se dieron desde un principio, cuando en el archivo municipal de Hernani supo que en 1934 y 1936 la Guardia Civil aún seguía intentando localizar a Martín Arbezu, acusado de múltiples delitos de sedición. A la hora de transmitir esos conocimientos, esa historia, Iñaki Egaña ha optado por una «biografía novelada», formato lejos de la Historia más académica, con objeto de hacer la disciplina cercana al público. El vibrante relato envolverá a quien acompañe a Martín. A. H.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo