GARA > Idatzia > Euskal Herria

Inmigrazio fenomenoa landuko du Bermeoko Udalak

GARA |

Esku-orri eta hitzaldien bidez, Bermeoko Udalak immigrazioari buruzko informazioa helaraziko die auzokideei, herriak dituen ezaugarri soziodemografikoak azalduz.

Helarazitako informazioan, legeek aurreikusitako diru-laguntza ezberdinak zehazten dira, eta immigranteek dituzten eskubideak aditzera eman.

Idurre Bideguren, Bermeoko alkatearen ustez, «ezinbestekoa» da herritarrei informazio «zuzena eta gardena» ematea, «zurru-murruak alde batera uzteko helburuarekin».

Eskuko orrian hainbat azalpen jasotzen dira. Hala nola, etorkina izateagatik ez dagoela laguntza berezirik, eta diru laguntzak ez dagozkiela Udalaren aurrekontuari, Lakuako Gobernuaren esku daudelako, Legebiltzarrean onartzen direlarik.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo