GARA > Idatzia > Kultura

Euskal Herriaren genealogia egin du Joseba Agirreazkuenagak

p047_f02.jpg

M. I. | DONOSTIA

Gaur egungo Euskal Herriaren genealogia gisa definitu zuen Joseba Agirreazkuenagak Bilboko Udalaren Miguel de Unamuno saria irabazi duen bere liburua, erakundeen, pertsonen eta kontzeptuen genealogia, «edozeinentzat» baliagarria.

«Euskal herritarren burujabetza: euskal herritarren autogobernu auziaren bilakaeraz (1793-1919), foruen bidezko erakundetzetik Autonomia Estatutura». Izenburu konplexua du lanak, egileari izenburuan bertan gero liburuan defendatu edo azalduko duen tesia ematea gustatzen zaio-eta. Baina sarrera samurragoa da; bertso batzuekin hasten da. «Zergatik deritxazu/ ainbeste neke lan/ euskaldunen artean/ beti artu joian [ohi zuen]/ Gordetarren zintzoro/ jaunaren fedea/ geure lege garbiak/ geure euskerea./ Alkar ondo arturik/ diñoe: `Leenago/ ondatu ta il danok/ azpiratu baño'». 1815ekoak dira.

Agirreazkuenagaren arabera, ikuspegi negatibo bat dago XIX. mendeko historiari eta Batzar Nagusiei buruz, eta bera ez dago ados. Iruditzen zaio jendeak ez duela ongi ezagutzen Batzar Nagusietan erabakitzen dena, eta horren kontaketa «arrazional bat» egiten saiatu da, «europar batek ulertuko lukeen bezala» idatziz. Azaldu zuenez, talde indigenek gero eta erronka handiagoa dute nola iraun aldaketetan, eta gurean, Euskal Herrian, badaude adierazle batzuk; Batzar Nagusien iraunkortasuna horietako bat.

Imprimatu 
Gehitu artikuloa: Delicious Zabaldu
Igo